Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 226: Erroka + Maider Llanos ((Brümä, Peedöh...)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioaren 226. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Hernanin izan gara. Erroka taldeko kideekin egin dugu hitzordua kaleratu berri duten disko koloretsua ezagutzeko. Hitz bitan atalera, berriz, Maider Llanos bateria-jotzailea gonbidatu dugu. Brümä eta Peedöh taldeetan astintzen ditu danborrak egun, abiada biziko erritmoak landuz. Bere gustoko areto, kantu eta diskoen inguruan aritu zaigu laburrean.