Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 227: Etxepe + Itxaso Sanchez (Elektropottotte)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioaren 227. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Etxepe taldeko kideekin egin dugu hitzordua Arrasateko Garagartza auzoan. Luze eta zabal aritu gara argitaratu duten 'Etxepe Kids' diskoaz, eta laster argia ikusiko duen 'Etxeperreo' lanaz.

Hitz Bitan atalera, berriz, Itxaso Sanchez gonbidatu dugu, kalez kale giroa jartzen aritzen den Elektropottotte bandako abeslaria. Bere gustuko disko, kantu eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.