Martxan da MusikaZuzenean telebista saioaren denboraldi berria!
Feline talde gernikarra izango da 228 saioko talde protagonista. Disko berria kaleratu dute, eta kantu berriak ezagutzeko hitzordua egin dugu laukoarekin Kult Parnasoa ederrean. Hitz Bitan atalera, berriz, Niko Perret gonbidatu dugu, Frikun eta Cumbian Bero taldeetako baxu jotzailea. Bere gustuko kantu eta diskoak aipatu dizkigu laburrean.