MusikaZuzenean TB # 234: Balio Dute + Aitzol Urkiza (Saia Goait, Dei)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean TB saioaren 234. ataleko erreportaje nagusian Balio Dute kolektiboa ezagutuko dugu. Donostialdean sorturiko ekimena da honakoa, eta antolatu duten Kutixik jaialdia aitzaki hartuta, kolektiboko hainbat musikarirekin egin dugu hitzordua Egiako Le Bukowski aretoan. Hitz Bitan atalera, berriz, Aitzol Urkia musikaria gonbidatu dugu, Saia Goait eta Dei taldeko kidea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan ariko zaigu laburrean.