Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 237: Txopet + Idoia Tapia (Skabidean)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB saioaren 237. erreportaje nagusian Txopet taldea ezagutuko dugu. ‘Nahiz eta jausi’ disko berria kaleratu du hiruko bandak, eta aitzaki horrekin taldeko kideekin batu gara luze eta zabal hitz egiteko. Hitz Bitan atalera, berriz, Idoia Tapia gonbidatu dugu, Skabidean taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak ikusgai dituzu hamaika.eus webgunean, Youtuben eta Spotifyen.