Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 238: Nafarroa 1512 + Mattin Arbelaitz (Janus Lester, Gozategi, Harat..)

Musika Zuzenean

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko talde protagonista Nafarroa 1512 izango da. Arbizuko entsegu lokalean egin dugu hitzordua taldeko kideekin berriki kaleratu duten 'Askatasun Haizea' disko txikia ezagutzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Mattin Arbelaitz bateria-jotzailea gonbidatu dugu, Janus Lester, Gozategi eta Harat taldeetako kidea. Bere gustokoen inguruan aritu zaigu laburrean.

Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran, Youtuben edo Spotifyen.