Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 244: Huntza

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean telebista saioaren 244. atala monografikoa izango da. Huntza taldea izango da saio osoko protagonista bakarra, otsailaren 3an Bilboko Miribillan eskaini behar duen azken emanaldia aitzaki. Taldearen musika bidea errepasatuko dugu luze eta zabal, eta horretarako, azken entsegu batera gerturatu gara, taldekideekin batera, taldearen egoera ezagutzeko.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.