MusikaZuzenean TB # 249: Anker + Asteburuko musika agenda
Musika Zuzenean
Musika Zuzenean Telebista saioaren 249. atala grabatzeko Legazpiko entsegu lokaletan izan gara. Anker taldeko lagunekin egin dugu hitzordua argitaratu berri duten 'Lurperatutako istorioak' disko berria ezagutzeko. Metal doinu bortitz eta oldarkorretan datorren lana da honakoa, energia bizikoa. Saioaren bigarren zatian asteburuko musika agendari erreparatuko diogu, gurean diren emanaldiei so egiteko.
Ikusi saio guztiak hamaika.eus en eta Youtuben.