MusikaZuzenean TB # 292: Indabe + Oxel Arriaran (Kontralde)
Musika Zuzenean
MusikaZuzenean Telebista saioaren 292. ataleko erreportaje nagusira Indabe taldea ekarri dugu, Donostiako Antigua auzotik datorren hiruko gaztea. 'Ez banaiz' disko berria kaleratu dute egunotan, eta taldearekin batu gara kantuetan barneratzeko.
Hitz Bitan atalera, berriz, Arrasateko Oxel Arriaran gonbidatu dugu, Kontralde taldeko abeslaria. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















