Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 302: Chuleria, Joder! + Kepa Galbete (The Marteens, Poxpol)

Musika Zuzenean

Musika Zuzenean Tb saioaren 302. ataleko erreportaje nagusian Chulería, Joder! taldea ezagutuko dugu, DDT banatzaile alternatiboaren babesean argitaratu berri duen 'Siempre me siento regular' diskoa ezagutzeko.

Hitz Bitan atalera, berriz, Kepa Galbete gonbidatu dugu, The Marteens eta Poxpol taldeko kidea. Bere gustoko disko, areto eta musikarien inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista