Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 331: Skaregekasko + Josune Freire (Ithaka)

Musika Zuzenean

Musika Zuzenean TB saioko 331. ataleko protagonista SKAREGEKASKO taldea izango da. Gipuzkoako hainbat herritako gazteak batu dira egitasmo berri honetan, eta Getarian dute entsegu lokala. Bertan sortu dituzte estudioko bigarren emaitza duten ‘Lahardi Road’ diskoko kantuak, nola ez, ska eta reggae giroetan datozen kantu dantzagarriak.

Hitz Bitan atalera, berriz, Josune Freire gonbidatu dugu Ithaka taldeko bateria-jotzailea. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista