Nafarroa Gaur

Nafarroa XXI, Nafarroaren erabakitze eskubidea sustatzeko ekimena aurkeztu dute Iruñean

Nafarroako jendarte zibileko hainbat ordezkarik aurkeztu dute dinamika. Foru Amejoramenduaren 40 urteko ibilbidearen mugarri ezarri dute eztabaida sustatzeko asmoz.
Nafarroaren autogobernu galerarekin kezkatuta, “arrazoi guzti horiek tarteko, bada garaia Nafarroa demokratikoago eta sozialago baten norabidean pausoak emateko, eskubide eta askatasun gehiago izango dituen Nafarroa baterantz” nabarmendu du Maitane Eraso Lizarrako herritarrak.
“Demokrazia, eskubide eta askatasun gehiago” manifestua argitaratu dute na21.org webgunean.

COVID19aren goranzko joera eta Madrilgo aldaketek Nafarroako agendan eragindako lurrikara

Nafarroako positiboak urriko maximoetara ari dira gerturatzen. Astelehenean eginiko 3.041 proben ondoren 484 gaixo berri atzeman dituzte eta positibotasuna %15,9 koa ondorioz. Nafarroak Estatuarekin hainbat negoziazio-fronte irekita dituen garaian iritsi da iraultza Espainiako Gobernuan, tartean mahai gainean daude eskumenen eskualdatzeak eta hitzarmenak berritzea zein Foru Erkidegoan eztabaida sortu duten legeen onarpena.

Joseba Asiron: "Maiaren ekintzek agerian uzten dute nolako alkatea den"

Joseba Asiron Iruñeko alkate ohi eta EH Bilduren zinegotzia Nafarroa Gaurko lantaldearekin izan da. Nabarmendu du aldaketa ez dela "anekdota hutsa", eta herritarren erantzunak erakutsiko duela hori. Gaineratu du argi dagoela zein den Navarra Sumaren gobernu eredua eta aurtengo udarako programazioaren edukia "elitista" dela kritikatu du, jendartearen sektore konkretu batengana soilik zuzenduta dagoelako. Hemen duzue saioa osorik ikusgai.

hamaika telebista

Image