
Plangintza zaharkitua, estrategia falta, medioen eskasia eta suteen gaur egungo egoerari aurre egiteko zailtasunak mahai gainean jarri ditu, LABeko ordezkari den Iñigo Balbas suhiltzaileak.
Iñigoren hitzetan, Nafarroako Gobernuak ez du estrategia zehatzik eta zerbitzuak 30 urte baino gehiago dituen plan baten gainena jarraitzen du lanean. Modu honetan, garai eta larrialdien izaeraren aldaketarekin, ezinezkoa egiten zaie herritarreni behar bezalako zerbitzua eskaintzea.
Inperialismorik gabe, ezin daiteke Hispanitatearen eguna ulertu. Hala uste du Sabino Cuadrak Espainiar estatuaren jai egunaren zentzugabekeriaz mintzatu garenean. Gaztetik militantzian sartuta, gerora abokatu laboralista lanetan, eta azkenik Madrilgo Kongresuan Amaiurreko ordezkari izan zen. Gaur egun erretiratua dagoen arren, ez du kontzientzia politikoa alde batera utzi. Bere ibilbideaz eta hispanitatearen egunaz hitz egiteaz gain, frankismoaren herentziaz, monarkiaz, torturaz eta oroimen historikoaz mintzatu gara Sabinorekin.
Txantreako kale berriak frankismo garaian errepresaliatuak izan ziren emakumeen izenekin izendatzea eskatu dute. Txantreako hegoaldea hazten ari da eta auzoan oraindik izenik ez duten kale berriak sortu dira. Iruñean emakume izena dutenak oso gutxi direla jakinda, oposizioko talde politikoek proposamen bat egin zuten. Nahiz eta udalean proposamena onartu, azken erabakia alkatetzaren esku dago.
Txantrean plataforma bat sortu da erabakia babestu eta emakume horien istorioa ezagutzera emateko.Plataforma Txantreako memoria historikoa lantzen duten taldeek, talde feministek, Txantreako gazte-taldeek eta TX Auzo ekimenak osatzen dute.
93 urte zituela hil da Josefina Lamberto. Nafarroako oroimen historikoaren alde borrokatzeagatik zen ezaguna. Larragan (Nafarroa) jaio zen, 1929. urtean. Ama, Paulina, Alloko etxekoandre bat zen, eta aita, Vicente, herriko nekazari sozialista.
1936an aita eta ahizpa eraman eta hil egin zituzten falangistek. Josefinak orduan zazpi urte besterik ez zituen, Maravillasek, 14. Aita fusilatu egin zuten falangistek eta haren gorpua desagertuta dago geroztik. Maravillas, ostera, bortxatu, hil eta erre egin zuten.
Bere historia ez ahazteko borrokan egin du, munduak gertatutakoaren egia jakin dezan. Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek Josefina Lambertori buruzko dokumentala egin zuten 2020an, Larragako emakumearen testigantzekin. Maravillasen ahizpa izateaz haratago, Josefinak bere istorio propioa duela aldarrikatzea izan du helburu dokumentalak.
'Hezurren Memoria: 1936an Larragak garesti ordaindu zuen lurra banatzeko egindako ahalegina'
Dokumentalaren inguruan: Juan Luis Napal (Zinema ekoizlea): "Josefina Lambertok gorriak eta beltzak ikusi izan ditu"
Jaia eta aldarrikapena uztartuz ospatu dute eguna ehunka lagunek. Errepublika aske eta burujabe bat aldarrikatu dute, “altxa dezagun olatu subiranista bat, gure herrien biziraupen nazionala bermatuko duena eta batez ere, errepublika berriak eraikiz, mundu berri bat posible egingo duena”.