Skip to main content

Josefina Lamberto hil da, Maravillas Lambertoren ahizpa eta oroimen historikoaren defendatzailea

Nafarroa Gaur

93 urte zituela hil da Josefina Lamberto. Nafarroako oroimen historikoaren alde borrokatzeagatik zen ezaguna. Larragan (Nafarroa) jaio zen, 1929. urtean. Ama, Paulina, Alloko etxekoandre bat zen, eta aita, Vicente, herriko nekazari sozialista.

1936an aita eta ahizpa eraman eta hil egin zituzten falangistek. Josefinak orduan zazpi urte besterik ez zituen, Maravillasek, 14. Aita fusilatu egin zuten falangistek eta haren gorpua desagertuta dago geroztik. Maravillas, ostera, bortxatu, hil eta erre egin zuten.

Bere historia ez ahazteko borrokan egin du, munduak gertatutakoaren egia jakin dezan. Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek Josefina Lambertori buruzko dokumentala egin zuten 2020an, Larragako emakumearen testigantzekin. Maravillasen ahizpa izateaz haratago, Josefinak bere istorio propioa duela aldarrikatzea izan du helburu dokumentalak.

'Hezurren Memoria: 1936an Larragak garesti ordaindu zuen lurra banatzeko egindako ahalegina'

Dokumentalaren inguruan: Juan Luis Napal (Zinema ekoizlea): "Josefina Lambertok gorriak eta beltzak ikusi izan ditu"