Skip to main content

Amaia Villanueva, autobus gidaria: "Sumatzen dut esaten dizkidatela gizonei esango ez lizkiekeen gauzak"

Ogibide berdinbide

Amaia Villanueva autobus gidaria ezagutuko dugu 'Ogibide berdinbide' saioko atal honetan. Villanuevak 29 urte zituela atera zuen autobuseko gidabaimena, eta ordutik ari da autobusak gidatzen. Urte hauetan guztietan, asko hazi da emakumezko gidari kopurua, baina nabarmendu du oraindik ere jendeak ezberdin begiratzen diola emakume izateagatik. Beren eguneroko lanaren eta autobusen sekretuak kontatu dizkigu, baita jasan izan dituen eraso matxistak ere.

Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.