Skip to main content

Miriam Otxotorena: "Emakumeak herrietatik kanporatu ditugu"

Ogibide berdinbide

Miriam Otxotorena artzainaren egunerokoa ezagutu dugu saio honetan. Gaztagilea da ofizioz, eta urte hauetan jasan behar izan dituen diskiminazio egoeren berri eman digu. Dio oraindik ere artzain edo nekazari baten iruditegia gizonezkoekin lotzen dela, historikoki "azoketara edota bileretara gizonezkoak joan izan direlako, harreman sozial horiek beraiek garatu dituztelako eta emakumeak etxean geratu izan direlako, nahiz eta lan horietan aritu".

Otxotorenak azpimarratu du landa eremuko emakumezkoen lana ez dela balioetsi, eta ondorioz, emakume askok alde egin dutela herrietatik. Landa eremua "matxista" dela dio, "jendartea bera horrela delako", eta ezinbestekotzat jo du aldaketa "estrukturalak" eragitea.

Ikusi saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.