Skip to main content

15. ATALA | Ana Galar Cariñanos: "Egitura asko berrantolatu behar ditugu zaintza parekidea izan dadin"

M ama*eme*ume*

Irakasle eta ama da Ana Galar, eta beraz, bi esparruetan aritzen da heziketa lanetan: hezkuntza formalean eta etxean bertan. Ama izateko erabaki kontzienteaz, heziera ereduez edota zaintza lanetara dedikatzeak ekarri dion "korapiloaz" hitz egin dugu berarekin, besteak beste: "Ez da feministagoa haurra zaintzeko lana uztea edo soldatapeko lanarekin jarraitzea. Guk erabaki dugu horrela antolatzea familia eta oso ongi dago, baina egitura asko berrantolatu behar ditugu".

Ikusi saio guztiak hamaika.eus en, Youtuben edota Spotifyen.