Skip to main content

4. ATALA | Haizea Loira Matxiñena: "Haurdunaldiko aldaketa psikologiko eta emozionalak ez dira kontuan hartzen"

M ama*eme*ume*

Haizea Loira Matxiñena musikaterapeuta da, eta haurdunaldi tailerrak egiten ditu amaren ongizatea handitzeko, haurraren eta amaren arteko lotura handitzeko, eta baita haurraren garapena handitzeko ere.   

Horri tiraka, hainbat gai izan ditugu hizpide berarekin: Zer aldaketa eragiten ditu haurdunaldiak emakumeen gorputzetan? Behar besteko arreta jartzen al dio osasun sistemak? Haurdun dagoen gorputzak zein aukera ditu haurdunaldian arreta jartzeko, edota haurdunaldiaz gozatzeko, berak horrela nahi badu? Zein betebehar jartzen dizkio gizarteak haurdun dagoen gorputz bati?

'Ama eme ume' saio guztiak nahieran ikusgai.