Gaixo etiketak zein zama jartzen die minbiziadun pertsonei? Posible da ariketa fisikoa egitea edo fisioterapiaren bitartez onurak lor al daitezke? Hobetu al daiteke bizi kalitatea? Indar ariketak egin daitezke?
Gaixotasunari modu integralagoan aurre egiteko moduez arituko dira Iñurri elkarteak ekoitzitako saioan Aintzane Artola iñurrikidea, Garbiñe Lozano irakasle eta ikerlaria eta Olaia Ondarra fisioterapeuta onkologoa, Olatz Mercaderrek gidatuta.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus webgunean.