Skip to main content

Albisteak

Iruñeko haur eskoletan 306 ume euskarazko lekurik gabe geratuko dira

2014-04-29

Iruñean gero eta gehiago dira haien seme-alabak euskaraz matrikulatu nahi dituzten gurasoak; eta horregatik, euskalgintzak 466 eskari aurkeztu ditu udal erregistroan. Euskalgintzaren helburua, Iruñeko haur eskola guztietan euskaraz matrikulatzeko aukera ematea da, eta ez Txantrea auzoko bi haur eskoletan besterik ez. Gurasoek haien eskutik protestak egin dituzte haien nahia zein den aldarrikatzeko.

Herriz herri ari dira giza katerako spota grabatzen

2014-04-28

Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 8ko giza katea sustatzeko iragarkiaren grabaketa egin du gaur Donostian. Hirugarren grabaketa saioa izan da, larunbatean Baionan izan ziren eta atzo aldiz Bilbon. Oraindik Euskal Herriko beste hainbat txokotan ere grabatu behar dute.

LABek dio mutuentzako ahalmen berriak langileen kontrola areagotuko duela

2014-04-25

Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna dela eta LAB sindikatuak Espainiako Gobernuak mutuen legean egin behar dituen aldaketak kritikatu ditu. Mutuek betetzen duten lanaren ondorioz, istripu eta gaixotasunen jatorria ukatu egiten dela salatu eta sarritan osasun sistema publikora desbideratzen direla esan du. Guzti hau eredu zehatz bati lotuta dago LAB sindikatuaren iritziz.

Donostiako Udalak auzokonposta hiri osora zabaldu nahi du

2014-04-25

Donostiako Udal Gobernuak Bio-hondakinen prebentziorako ordenantza proposamena onartu du, Udalbatzan aurrera atera beharko dena. Honek etxeko konposta, Auzokonposta pubikoa eta Auzokonposta pribatua arautuko ditu. Azken hau berria da: lursail pribatuetan ezarriko dira konpost guneak. Gainera, gune publiko gehiago ere jarriko dituzte. Helburua, eskera handiari erantzunez, konpostatzea hiri osora zabaltzea izango da.

Incoeasako langileak Eusko Jaularitzako EEEarekin ez datoz bat

2014-04-24

Incoesako langileek enpresaren itxieraren eta ekoizpenaren deslokalizazioaren kontra 333 egun daramatzate greban. Bilboko merkataritza epaitegiak enpresak martxan jarritako lekualdatzeak baliogabetu ondoren, langileek ez dutela  bere helburua bertan behera uzteko asmorik adierazi dute. Hori horrela, urtarrilean Bediako enpresako langile guztiak kaleratzeko  enplegu erregulazio espedientea aurkeztu zuen.

Hirugarren Berdintasun Plana aurkeztu du Donostiako Udalak

2014-04-24

Hirugarren Berdintasun Plana aurkeztu du Donostiako Udalak. Bigarren planarekin alderatuz, prozesu partehartzaile baten emaitza izan da eta eremu estrategikoen arabera estrukturatu dute. Planak 2014-2018 bitarteko iraupena izango du eta Donostiako hainbat eragilerekin elkarlanean jarri nahi dute martxan.

 
bannerra

bannerra