Skip to main content
bannerra

Albisteak

Euskal Herritarrok etorkinekiko dugun iritzia hobetu egin da

2014-03-10

Euskaldunok etorkinei buruz dugun iritzia aurreko urteetakoa baino hobea da. Horrela jasotzen du Euskadiko Immigrazioaren Behatokiak gaur bertan aurkeztu duen txostenak. 2012an biztaleen %11,6ak immigrazioa arazo larria zela uste bazuen 2013an, urte bat beranduago, ehunekoa asko jaitsi da. Lan merkatuari dagokionean, ordea, krisiaren eragina nabaria dela aipatu behar da. Hain zuzen, 2004an biztanleen %80ak Euskadik etorkinak behar zituela uste bazuen, 2013an ehuneko hori %35,4a jeitsi da.
 

Zientzialariek nerabeekin bat egin dute euren proiektuak garatzen laguntzeko

2014-03-10

Zientzia Azoka proiektua martxan da berriz ere. Euskal Herriko unibertsitate guztiek, hainbat zientzia enpresek eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko ekimen honi esker, nerabeek ikerlariekin biltzeko aukera izango dute, euren proiektuen berri emango diete eta hauek garatuko dituzte. Guztira 300 ikasle inguruk hartuko dute parte. Zientzia Azoka gazteen proiektuen erakusketarekin, maiatzaren 24an, Bilbon amaituko da.

Soldaten arteko ezberdintasuna izango da martxoaren 8ko ekimenen ardatza

2014-03-07

Gizon eta emakumeen soldata-mailen arteko desberdintasunak parekatzea izango da Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Sailak martxoaren 8rako antolatutako ekimenen ardatza. Hala, "Ez zaizkit kontuak ateratzen" izango da Emakumeen 2014ko Nazioarteko Eguna ospatzeko leloa. Biharko egunean, Bilboko kaleetan zehar martxoaren 8ko ospakizunetan modu aktiboan parte hartzera dei egin dute

EHUk emakumea teknologiaren sortzaile eta erabiltzaile moduan aldarrikatu du

2014-03-07

EHUk emakumeak teknologia arloan egin dezakeen ekarpena aldarrikatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Beste arlo askotan bezalaxe, teknologian ere emakumea gutxietsia izan dela azpimarratu dute. Donostiako Informatika Fakultatean egindako ekitaldian, Estibaliz de Miguel eta Bakarne Altonaga saritu dituzte; Micaela Portilla eta Maria Goyri sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.

Herriko tabernen auzian Santi Hernando eta Isabel Mandiola libre utzi ditu epaileak

2014-03-06

Fiskalak zigor eskaera guztiak jaitsi ditu: Joseba Alvarez, Joseba Permach, Karmelo Landa, Rufi Etxeberria eta Juan Kruz Aldasororentzako lau urte eta erdiko espetxe zigorra eskaera egin du. Eta gainontzekoentzako bi urte eta bi hilabete eta bi urte eta sei hilabete artekoa.

Guztien absoluzioa eskatu du defentsak. Gizartearen sektore handi bat sistema politikotik baztertu dela salatu dute.

Lengua Nabajorum lanak irabazi du Donostia antzerki saria

2014-03-06

Ez Dok Hiru Bikoteatroaren Lingua Nabajorum lanak irabazi du XIV. Donostia Antzerki saria. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen komedia "euskal kulturari buruzko autokritika fina" eta "euskalkiekin jolasean dabilen obra umoretsua" dela adierazi du epaimahaiak. Bikoteak 10.000 euroko saria, Dora Salazarren serigrafia eta Harri Xuri produkzio gunean egonaldia jasoko ditu.Martxoaren 27an izango da sari-banaketa ekitaldia Victoria Eugenia antzokian, obra irabazlearen emanaldiarekin.

 
bannerra

bannerra