Skip to main content

Albisteak

Maiatzaren 9tik 16ra egingo da Fant Bilboko 20. Zinema Fantastikoaren Jaialdia

2014-04-11

Maiatzaren 9tik 16ra egingo da Fant Bilboko 20. Zinema Fantastikoaren Jaialdia eta antolatzaileek jakinarazi dute 576 pelikula jaso dituztela; iaz baino 92 gehiago. Alemaniatik bidalitako lan kopurua nabarmendu dute. Matthew Robbins zuzendariak, Carlos Areces aktoreak eta Andrea G. Bermejo zinema kritikariak osatuko dute nazioarteko epaimahaia.

Malagonek baimendu du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagorren Frantziako markak

2014-04-11

Pedro Malagon Donostiako Merkataritza arloko epaileak baimendu egin du Cevitalek 25 milioi euroan erostea Fagor Etxetresnak-en Frantziako markak. Honela, Frantzian 1200 lanpostu eta Gipuzkoan 500 inguru salbatuko dira.

Lanaldi partzialetan pentsio duinak bermatuko dituen araudiaren alde

2014-04-10

2012an Europak esan zuen Espainia diskriminatzailea zela lanaldi partzialean zeuden langileek ez zutelako pentsio duinik jasotzen erretiratzean, %80 emakumeak izanik. Orain, LABek 4009 sinadura bildu ditu araudia alda dezaten eskatzeko.

Geoparkearen barnealdea ezagutarazi nahi dute

2014-04-10

Geoparkearen barnealdea ezagutarazi nahi dute. 10 bisita mota dituzte Zumaia, Deba eta Mutrikun; horietatik hiru erabat errotuta daudela nabarmendu dute. Horrez gain, jakinarazi dute bisitarien gehiengoa nazioartetik etortzen dela, eta horien beharretara moldatu dute guztia.

Eskuak gora, Euskara herrietara

2014-04-10

Espainiak eta Frantziak, Euskal Herriari eta batez ere, Euskarari, jarritako trabak eta inposaketak gaitzesteko hemeretzi herrietan mobilizazioak izan dira. Izan ere, Euskara Estatuaren eskutik jasotzen ari den mobilizazioa ez delako batere samurra ezta gozoa ere.

Atez ateko bilketa duten San Markos mankomunitateko udalek helegitea aurkeztu dute

2014-04-09

Lezo, Astigarraga, Pasaia, Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko udalek helegitea aurkeztu dute San Marko mankomunitatean PSE, EAJ eta PP alderdiek adostutako aurrekontuen aurka. Izan ere, atez ateko bilketa egiten duten mankomunitateko herriak, edukiontzi bidez egiten duten gainerako udalerrien bilketaren ordainketan ere parte hartzera behartu nahi dituzte.

 
bannerra

bannerra