Skip to main content

Albisteak

Badator Lekorneko EHZ 2014 jaialdia

2014-06-20

Dena prest dago Lekornen (Lapurdi) egingo den Euskal Herria Zuzenean jaialdirako. Ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko da. Euskal Herriko eta nazioarteko taldeak bilduko dira jaialdian, eta estilo oro entzuteko aukera izango da. Aurtengo EHZ-k, musika ez ezik, hausnarketarako gunea ere eskainiko du. Hitzaldi eta eztabaiden programazioan, besteak beste, Noam Chomsky izango da.

Donostiako auzoetatik erdigunera jai giroa izango da nagusi ekainaren 28an

2014-06-20

Donostia 2016k Artejira jaialdia antolatu du ekainaren azken astebururako. Oreka bilatuko dute; auzoa eta erdigunearen artean, baita arte diziplina ezberdinen artean ere. Hiriko 50 taldetik gora arituko dira lanean; eta, besteak beste, bertso-rapaz gozatu ahalko da, baita soprano baten eta grafitigile baten uztarketaz ere.

"Euskaraz Bizi Nahi Dut" film laburren lehiaketaren hirugarren edizioak bi sail izango ditu

2014-06-20

Euskararen Kontseiluak, Donostiako Zinemaldiarekin batera jarri du abian "Euskaraz Bizi Nahi Dut" film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa. Euskaraz bizitzeko nahia zabaltzeko eta euskarazko film laburren sorkuntza aberasteko balio duela azaldu dute Paul Bilbao Euskararen Kontseiluko idazkari nagusiak eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak. Aurtengoak bi sail izango ditu: profesionalena eta amateurrena. Sarien artean, besteak beste, profesionalen artean hirugarren gelditzen denari Hamaika Telebistak 500 euroko saria emango dio.

Beste protesta bat egin dute Kutxabanken egoitzaren aurrean

2014-06-18

Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop plataformek, hainbat zordun, langabetu, pentsiodun eta abal-emailerekin batera, protesta egin dute gaur goizean Donostiako Garibai kaleko Kutxabanken egoitzaren aurrean. Hipotekadunei bigarren aukera bat emateko eskatu dute, eta kutxen pribatizazioa ekiditeko. Mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Garitanok arduraz jokatzeko eskatu die Araba eta Bizkaiko Aldundiei

2014-06-18

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia kezkatuta azaldu da Kutxabanken pribatizazio prozesuagatik. Bide horri ateak itxiko dizkion akordioaren alde egingo dutela adierazi du, eta horretan parte hartzeko deia egin die Bizkaiko eta Arabako Aldundiei ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du larunbatean Bilbon egingo den manifestazioarekin.

2014ko diru laguntzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak

2014-06-18

2014ko diru laguntzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Guztira, 43 milioi euroko laguntza emango du. Laguntzen helburu nagusia euskararen erabilera areagotzen jarraitzea eta erabilera hori sendotzea dela adierazi du Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

 
bannerra