Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hasi dira Kutxa Kultur Festibal jaialdiko egitaraua ezagutarazten

2014-03-11

Aurtengo Kutxa Kultur Festibala antolatzeko lanak abian dira, eta hasi gara lehen iragarpenak ezagutzen. Oraingoz, honako sei talde hauen parte hartzea baieztatu dute antolatzaileek: The Wombats, Kokoshca, El Columpio Asesino, Toy, Lori Meyers eta Reptile Youth. Datozen egun eta asteetan osatuko dute egitaraua. Sarrerak martxoaren 18tik aurrera izango dira eskuragarri.

Pankreas, bertsoz idatzitako euskarazko lehen komedia

2014-03-11

Hiru lagun. Lehenak pankreako transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak bere buruaz beste egiteko asmoa dauka hemendik urte batera, herentziazko alzheimerrari ekiditeko. Hirugarrenak, proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankrea emateko. Hauxe da Tartean Teatrok martxoaren 12 eta 13an Bilboko Arriaga Antzokian estreinetuko duen antzezlanaren planteamendua.
 

Euskal Herritarrok etorkinekiko dugun iritzia hobetu egin da

2014-03-10

Euskaldunok etorkinei buruz dugun iritzia aurreko urteetakoa baino hobea da. Horrela jasotzen du Euskadiko Immigrazioaren Behatokiak gaur bertan aurkeztu duen txostenak. 2012an biztaleen %11,6ak immigrazioa arazo larria zela uste bazuen 2013an, urte bat beranduago, ehunekoa asko jaitsi da. Lan merkatuari dagokionean, ordea, krisiaren eragina nabaria dela aipatu behar da. Hain zuzen, 2004an biztanleen %80ak Euskadik etorkinak behar zituela uste bazuen, 2013an ehuneko hori %35,4a jeitsi da.
 

Zientzialariek nerabeekin bat egin dute euren proiektuak garatzen laguntzeko

2014-03-10

Zientzia Azoka proiektua martxan da berriz ere. Euskal Herriko unibertsitate guztiek, hainbat zientzia enpresek eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko ekimen honi esker, nerabeek ikerlariekin biltzeko aukera izango dute, euren proiektuen berri emango diete eta hauek garatuko dituzte. Guztira 300 ikasle inguruk hartuko dute parte. Zientzia Azoka gazteen proiektuen erakusketarekin, maiatzaren 24an, Bilbon amaituko da.

Soldaten arteko ezberdintasuna izango da martxoaren 8ko ekimenen ardatza

2014-03-07

Gizon eta emakumeen soldata-mailen arteko desberdintasunak parekatzea izango da Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun Sailak martxoaren 8rako antolatutako ekimenen ardatza. Hala, "Ez zaizkit kontuak ateratzen" izango da Emakumeen 2014ko Nazioarteko Eguna ospatzeko leloa. Biharko egunean, Bilboko kaleetan zehar martxoaren 8ko ospakizunetan modu aktiboan parte hartzera dei egin dute

EHUk emakumea teknologiaren sortzaile eta erabiltzaile moduan aldarrikatu du

2014-03-07

EHUk emakumeak teknologia arloan egin dezakeen ekarpena aldarrikatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Beste arlo askotan bezalaxe, teknologian ere emakumea gutxietsia izan dela azpimarratu dute. Donostiako Informatika Fakultatean egindako ekitaldian, Estibaliz de Miguel eta Bakarne Altonaga saritu dituzte; Micaela Portilla eta Maria Goyri sariak jaso dituzte, hurrenez hurren.

 
bannerra

bannerra