Skip to main content

Albisteak

Gure Denda, euskal produktuen erakustokia

2014-04-03

Euskal Herriko marka eta produktuen erakustoki izateko asmoz jaio da Gure Denda online plataforma. Jaio berritan, dagoeneko 30 ekoizletik gora bildu dituzte, era guztietako produktuak eskainiz.

Hego Euskal Herrian %1.2 egin du gora langabeziak

2014-04-02

Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakitera eman duenez %1.2 egin du gora langabeziak Hego Euskal Herrian. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako datuak batuta, 230.572 langile zeuden langabezian martxo amaieran, otsailean baino 1.454 langile gehiago. Herrialdeka, soilik Nafarroan jaitsi da langabe kopurua

Hondakinen bilketari iraulia eman diote Astigarragan atez atekoarekin

2014-04-02

Urtebete pasa da Astigarragan atez ateko hondakinen bilketa sistemarekin hasi zirenetik, eta balorazio baikorra egin du udalak. Azaldu dutenez, %30 inguru gaika jasotzetik %80 baino gehiago jasotzera igaro dira sistema berria martxan jarri zutenetik. Herriak aldaketa normaltasunez hartu duela nabarmendu du Andoni Gartzia alkateak.

Parketarrak, parkean ere euskaraz jolasteko ekimena berriz ere martxan da

2014-04-02

Donostiako Udalak, auzoetako euskara batzordeekin batera Parketarrak egitasmoa jarri du berriz ere martxan. Bertan, Urtxintxa Aisialdi Eskolako begiraleak haurrekin zein hauen arduradunekin euskaraz jolasean aritzen dira. Jolasak irakatsi eta aurrerantzean ere parke zein kaleetan euskaraz aritzea da helburua. 2012an ekin zioten dinamikari Martutenen eta aurten 8 auzotara zabaldu dute. Martxoa eta apirileko txandaren ostean etorriko dira maiatzekoa eta urrikoa.

Mikel Laboaren ibilbidea sarituko dute Adarra Sarietan

2014-04-01

Donostiako Udaleko ordezkarien iritziz haren sormena, lana, eta nortasuna bete-betean sartzen dira sari honen "irabazle idealarentzat" zehaztutako ezaugarrietan. Haren ahots bereziak, nortasun propioak, letra sakonek, eta esperimentaziorako zuen joerak "mito" bilakatu dutela nabarmendu dute.

Ekainaren 8ra bitarteko bidea abian da

2014-03-31

Gure Esku Dago ekimenak abian jarri du ekainaren 8ra bitarteko bidea. Pasa den larunbatean, ekitaldi jendetsua egin zuten Bilboko Casilla kiroldegian. Aurretik, ordea, Durango eta Iruñea lotu nahi dituen giza katearen saiakera moduko bat egin zuten. Casillako ekitaldia bizia bezain arina izan zen. Askotariko elementuak batu zituen. Musika, umorea, festa eta bereziki mezua. Izan ere, herrietako taldeek hitz egiteko aukera izan zuten. Baita jatorri askotako hainbat lagunek ere. Guztiek, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egin zuten.

 
bannerra

bannerra