Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ilusioz abiatu dira Errusia aldera Eguibar eta Rojo eskiatzaile gipuzkoarrak

2014-01-29

Olinpiar jokoetan estreinekoz aritzeak sortzen duen ilusioarekin abiatu dira Errusia aldera Lucas Eguibar eta Imanol Rojo, otsailaren 7tik 23ra Sochin (Errusia) ospatuko diren neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzera. Eguibar snowboardcross proban arituko da otsailaren 17an; Rojok iraupen-eskiko lau disziplinatan hartuko du parte hilaren 9, 11, 14 eta 23an. Sasoi onean iristen dira biak zita garrantzitsu honetara.

Kalderero eta Iñudeek Donostia hartuko dute asteburuan

2014-01-29

Kaldereroak eta Iñudeak Donostiara iritsiko dira asteburuan inauteriak iragartzeko. Larunbatean, 3500 kalderero inguruk sartai eta mailuak astinduko dituzte eta igandean inudeen txanda izango da. Dantza, musika eta kanta ez dira faltako.

La Navaleko langileek lana esleitzea eskatu diete enpresako akziodunei

2014-01-28

Sestaoko La Navaleko langileen batzordeak elkarretaratzea egin du gaur Bilbon enpresako akziodunei lana esleitzea eskatzeko. Langileek zehaztu dutenez, proiektu berri bat jaso ezean, martxoan lanik gabe geratuko lirateke Sestaoko ontziolako 100 langile inguru. Horregatik, euskal erakundeei esku hartzeko eskatu diete lan-karga lortu eta ontziola babesteko.

Gipuzkoako Aldundiak opor fiskalen erantzuleak zein diren argitzeko eskatu du

2014-01-28

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek diputatuen kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Batetik Trintxerpeko kaltetuek zergen ordainketetan laguntzak izango dituztela jakinarazi du. Bestalde, bidesariei dagokionez, oposizioari proposamenak aurkezteko eskatu die. Adegiri, ordea, epaitegiak alde batera uzteko esan dio eta opor fiskalei dagokionez, erantzuleak zein diren argitu behar dela adierazi du.

Ikasbit proiektua aurkeztu dute gaur

2014-01-28

Ikasbit proiektua jada 28 ikastetxetan ari da lanean. IKT zerbitzua eskaintzen die. Hezkuntzan asko lagundu dezakeela nabarmendu dute eta datozen urteetan ikastetxe gehiagotara hedatzea espero dute.

EAJk kutxak banku fundazio bilakatzea salatu du EH Bilduk

2014-01-27

Bizkaiko Foru Aldundiak zerga araudiaren moldaketa aurkeztuko du asteazkenean, batzar nagusiek Gernikan egingo duten osoko bilkuran. Bizkaiko EH Bilduk gogor salatu du Bizkaiko aldundiak erabili izan duen prozedura kutxen legean. Dekretu bidez egingo du eta helburua zerga sisteman banku fundazioen figura txertatzea dela adierazi du koalizioak. Banku fundazioen legeak ondorio larriak izango dituela gaineratu du.

 

 
bannerra

bannerra