Skip to main content
bannerra

Albisteak

Bilboko Mena kalean bizi diren hiru familia kaleratu dituzte

2014-05-16

Bilboko Mena kaleko eraikin berean bizi diren hiru familia kaleratu dituzte gaur goizean. Kaleratzeon atzean iruzurra dagoela salatu dute Bilboko hainbat gizarte eragilek. Hiru enpresa daude iruzurraren atzean. Enpresok imigranteei alokatzen zizkieten etxeak baina zorrak pilatu dituztenez bankua etxeekin geratu da. Horregatik Banku Popularrak, une honetan etxeen jabea dena, etxe kaleratzeak agindu ditu. Gauza da familiek hilero hilero euren alokairua ordaindu dutela.

'Jakin'-en zuzendaritza berria aurkeztu dute

2014-05-16

'Jakin'-en zuzendaritza berria aurkeztu zuten atzo. Talde historikoan lanean aritu diren Joseba Intxausti, Joan Mari Torrealdai, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrezabaltzak eurekin lanean jarraituko badute ere, belaunaldi berriak aro berri honetan gidari hartzea beharrezkotzat jo zuten. Lorea Agirre izango da etorkizunean 'Jakin'-en zuzendaria.

 

Garbibai Urumea Gondolin Race III maiatzaren 24an egingo da

2014-05-15

Maiatzaren 24an ospatuko da Garbibai Urumea Gondolin Race III, Stand Up Paddle-eko lasterketa. Helburua partaidetza sustatzea da ibaien zaintze eta mantentze lanetan. Horrez gain, maiatzaren 25ean Elkartasunez Arraunean eta Birziklatzen ospatuko da, eta, bertan, Urumea ibaian aurkitutako hondakinekin artelanak sortzeko asmoa daukate.

Gipuzkoako Aldundiak Aranzadirekin Zero Zaborren aldeko akordioa sinatu du

2014-05-15

Gipuzkoako Foru Aldundiak akordioa sinatu du Aranzadi Zientzia Elkartearekin. Honi esker, aldundiak Zero Zabor filosofiaren alde egiteko baliabideak erreztuko dizkio elkarteari. Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak azaldu duenez, oso eraginkorra da erreferentzia diren elkarteek hala jokatzea, ingurumena zaintzearen aldeko ideia zabaltzen laguntzen duelako.

Ekonomia sozial eta eraldatzailea saretzeko sortu dute OlatuKoop

2014-05-14

Ekonomia sozial eta eraldatzailean diharduten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira sarearen helburuak. Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu koooperatibo berri bat behar duela uste dute.

Bi familiak etxe kaleratzea saihestu dute Kaleratzeak Stop plataformaren laguntzaz

2014-05-14

Kaleratzeak Stop plataformako kideek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian, pentsiodun eta abal-emaile diren bi familiak erdietsitako lorpenak ospatzeko. Hala ere, gogorarazi dute hainbat direla oraindik egoera larrian dauden pertsona eta familiak, eta borrokan jarraitu beharra dagoela. AIpatutako bi familien kasuek, halako egoerak gainditzea posible dela erakusten dutela adierazi du Kaleratzeak Stop plataformak.

 
bannerra

bannerra