Skip to main content

Albisteak

Ibilaldia egunez aldatzea ez dela kapritxoa izan argitu du Tellituk

2014-02-28

Gernikan ospatuko den Ibilaldiaren data aldaketak sortutako polemika baretzeko agerraldia egin du Ikastolen Elkateak. Ibilaldia astebete atzeratzeak Eskola Publikoaren jaiarekin bat egitea eragin du eta azken egunetan asko izan dira erabaki honen kontra altxatu diren ahotsak. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko zuzendariak erabakia behartuta aldatu dutela azaldu du, hasiera batean erabakitako egunean, maiatzaren 25ean, Europako hauteskundeak ospatuko baitira.

Argindarraren prezioa orduz ordu kalkulatuko da

2014-02-28

Espainiako Gobernuak argiaren tarifa arautua kalkulatzeko proposatzen duen sistema berrian ez da hiru hilabeteko enkanterik egingo. Enkantearen garaia amaituta, merkaturen gora beherena iritsiko da Hegoaldeko argindarraren prezioetara. Herritarrek une oro merkatuan dagoen prezioa ordaindu beharko dute.

Doctor Deseok orain arte lortu ez duen intentsitatez beteriko lan berria kaleratu du

2014-02-27

Doctor Deseok diska-liburu berria aurkeztu du Bilboko Kafe Antzokian. Musikariek beraiek adierazi duten bezala, orain arte taldeak lortu ez duen intentsitatea du lan berriak. "Busco en tus labios lo mejor del deseo" izenarekin liburu itxura duen DVD eta CD bilduma kaleratu dute. Diskaren singela "Busco en tus labios" abestia da, orain dela 25 bat urte sortu zutena haien lehenengo diskarako. Oraingoan, taldeak esan duenaren arabera, abestiari aldaketa erradikala egin diote, beti ere ikuspegi garaikide eta ez nostalgiko batetik. Josik, taldeko baxuak azaldu duenez, abesti hori izango da biraren oinarria.

2020 arteko turismo plana aurkeztu dute

2014-02-26

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak gaur goizean aurkeztu du Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa, Eusko Jaurlaritzaren datozen urteetako garapen turistikoa gidatuko duena. Planaren osaketak izandako parte-hartze handia nabarmendu du Tapiak. Berrogeita lau erakunde publikok eta pribatuk parte hartu dutela azaldu du eta beraz gobernuarena bakarrik ez dela plana, herriarena baizik.

Bizkaiko metalgintzako langileek protestak areagotu dituzte

2014-02-25

LAB sindikatuko Bizkaiko metalgintzako delegatuek mobilizazioa egin dute FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalaren aurrean. Patronalaren jarrera arduragabea eta hipokrita dela salatzea izan da gaurko protestaren helburuetako bat. Alberto Gabitu, metalgintzako arduradunak, FVEM patronalak ez duela lan erreformaren kontra egingo duen hitzarmen duina sinatu nahi salatu du.

"Zenbakiz" trikitixa partiturak osatzeko on-line editorea kalean da

2014-02-25

Tirikitrauki musika dendak eta Iametza Interaktiboak "Zenbakiz" online editorea aurkeztu dute. Modu tradizionalean erabiltzen diren partitura "zifratuak" sortzeko balio duen ataria da. Sortzaileen arabera herraminta honekin edonork ikas dezake trikitia jotzen.

 
bannerra

bannerra