Skip to main content

Albisteak

Abokatuek helegiteak aurkeztu dituzte epaileak jarritako baldintzen aurka

2015-01-19

Astelehenean atxilotutako hamabi abokatuek prentsa agerraldia egiin dute Bilbon. Atxiloketa eta miaketak irregulartasunez beteta egon direla adierazi dute. Era berean, epaileak jarritako baldintzekin lan juridikoa egitea ezinezko zaiela salatu dute. Horrela,  epaileak jarritako baldintzen aurka helegiteak aurkeztu dituzte, eta abokatuen elkarteei babesa eskatu diete.

Elkartasunerako deia egin die Sare ekimenak euskal herritarrei

2015-01-14

Beste zazpi abokatuak aske geratu dira gaur, bermerik gabe. Polizia operazioan atxilotutako abokatu guztiak beraz aske geratu dira.Gogoratu, atzo utzi zituela atzo epaileak astelehenean atxilotutako bost abokatu eta Herrirako langile bat. Bestetik, gaur Sarek, elkartasunerako deia egin du.

Lehenengo Martin Ugalde ikerketa beka aurkeztu dute

2015-01-14

Martin Ugalde gogora ekarri eta euskalgintza sustatzeko asmoz, Martin Ugalde ikerketa beka aurkeztu dute. Martin Ugalde kultur parkeak eta Berria, Jakin eta Elkar fundazioek antolatu dute Andoaingo Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 31ra arte bidali ahal izango dira proiektuak. Xehetasun guztiak www.kulturparkea.eus atarian bildu dituzte.

Atxiloketak salatzeko manifestazioa deitu dute larunbaterako

2015-01-13

Hainbat eragile sozial, politiko eta sindikalek, manifestazioa deitu dute larunbaterako Donostian, atzoko 16 atxiloketak eta miaketak salatzeko. Prentsa agerraldian esan dutenez, "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lelopean egingo da mobilizazioa 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuta. Manifestazioa deitzeko agerraldian, 'Txiki' Muñoz eta Ainhoa Etxaide ELA eta LAB sindikatuetako idazkari orokorrek manifestua irakurri dute. Bertan hainbat ideia azpimarratu dituzte besteak beste, operazioaren izaera  politikoa.

Etxerat: "Presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago"

2015-01-13

Donostiako Trinitate plazan egindako prentsaurreko masiboan, Etxerat elkarteak bakea eta konponbidearen aurkako erasotzat jo du Guardia Zibilak atzo abokatuen aurka egindako operazioa. Etxeraten ustez ez da kasualitatea izan operazioa orain burutu izana, eta egoeraren aurrean mobilizatzeko eta elkartasuna adierazteko eskatu dio gizarteari.

Abokatuen Hernaniko bulegoaren miaketa iruditan

2015-01-12

Hamasei abokatuen atxiloketen ostean euren bulegoak miatu ditu Guardia Zibilak. Ainhoa Baglietto abokatuarekin izan da Hernaniko bulegoan. 9:20 inguruan heldu dira, eta 17:30ean egin dute alde. Herritarrak miaketak iraun bitartean bulegoaren kanpoaldean izan dira.

 
bannerra

bannerra