Skip to main content

Albisteak

Etxerat: "Presoak abokatu gabe uztea baino tranpa handiagorik ez dago"

2015-01-13

Donostiako Trinitate plazan egindako prentsaurreko masiboan, Etxerat elkarteak bakea eta konponbidearen aurkako erasotzat jo du Guardia Zibilak atzo abokatuen aurka egindako operazioa. Etxeraten ustez ez da kasualitatea izan operazioa orain burutu izana, eta egoeraren aurrean mobilizatzeko eta elkartasuna adierazteko eskatu dio gizarteari.

Abokatuen Hernaniko bulegoaren miaketa iruditan

2015-01-12

Hamasei abokatuen atxiloketen ostean euren bulegoak miatu ditu Guardia Zibilak. Ainhoa Baglietto abokatuarekin izan da Hernaniko bulegoan. 9:20 inguruan heldu dira, eta 17:30ean egin dute alde. Herritarrak miaketak iraun bitartean bulegoaren kanpoaldean izan dira.

Hasier Arraiz: "Herri honek Guardia Zibilari xake matea emateko garaia da"

2015-01-12

ETAri babesa ematea egotzita Guardia Zibilak hamasei lagun atxilotu ondoren, Sortuk agerraldia egin du Donostian. Hasier Arraizek hartu du hitza, Sorturen Kontseilu Nazionalaren presidenteak. Espainiako Gobernuaren mendeku politika salatzearekin batera, operazioa espetxe politikaren parte dela azpimarratu du.

Ainhoa Etxaide: "Akordioak lortu eta lanean jarraitzeko garaia da"

2015-01-12

Guardia Zibilak LABen Biboko egoitza osoa miatzeko orden "generikoa" duela jakinarazi du sindikatuko buru Ainhoa Etxaidek. "Ez digute esan nahi zeren bila dabiltzan", atean bertan lehenengo balorazioa egin du. Arratsalderako prentsaurrekoa deitu dute.

"Now Euskal Herrira" ekimenaren goizeko testigantzak

2015-01-10

Presoen senideak, iheslariak, preso ohiak, sarekideak eta herritarrak elkarrizketatu ditugu Bilbon, "Now Euskal Herrira" ekimenaren atarian. Hemen dituzue bildutako testigantzak.

Larunbatean Bilboko mobilizazioan parte hartzera deitu du Sarek

2015-01-07

"Now Euskal Herrira" lemapean euskal presoen sakabanaketaren kontrako martxa baketsu eta isila egingo da larunbatean Bilbon. Sare ekimeneko ordezkariek martxan parte hartzera deitu dute, gaur eskainitako prentsa agerraldian. Adierazi dutenez, argi dute hainbeste urteetako liskarrek utzitako oinazeei aurre eginez, mobilizazio irekia izango dela.

 
bannerra

bannerra