Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ertzaintza eta Unipapeleko langileen artean istiluak izan dira

2014-02-04

Atzo Adunan Unipapeleko langileen eta Ertzaintzaren artean izandako liskarrak lotsagarritzat jo dituzte sindikatuek. Urtarrilaren 20an greba mugagabea hasi zuten langileek Adunako ekoizpenaren zati bat Logroñora eraman nahi baitu Springwater izeneko jabe berriak . Greban egonik, atzo kamioiak enpresatik ateratzeko oztopoak jarri zituzten langileek baina Ertzaintza iritsi eta liskarren ostean kamioiek irtetea lortu zuten.

Langabezia tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian

2014-02-04

Langabezia erregistratuaren tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta abenduak baino ia 8500 langabe gehiago utzi ditu urteko lehen hilabeteak. Hala ere, iazko garai bereko datuekin alderatuta, ia 1900 lagun gutxiago daude enplegu bulegoetan izena emanda Hego Euskal Herrian.

EH Bilduk Bilbon aldaketa sustatzeko prozesu parte hartzailea abiarazi du

2014-02-04

EH Bilduk aldaketa sustatzea xede izango duen prozesu parte hartzailea abiarazi du. Bilbon horren premiazkoa den aldaketarako oinarriak definitu nahi ditu. Diagnostiko berritu bat egin nahi dute. Koalizioaren ustez, Bilboko udalak azken hamarkadan bultzatu duen hiri ereduak goiza jo du eta auzoen behar izanak eta errealitatea ez direla kontutan hartu gogorarazi dute. Prozesua orain hasi eta 2015eko udaberrira arte luzatuko da.

Jon Maia eta Dantzaz konpainia Ongi Etorri ikuskizuna prestatzen ari dira

2014-02-03

Ostegunean eskainiko du Dantzaz konpainiak Ongi Etorri izeneko ikuskizuna. Jon Maia koreografoaren lana da. Maiarentzat, euskal dantza tradizionalean aritzen denez, erronka handia da proiektu hau. Ikuskizunaren izenburua, aldiz, Dantzaz konpainiaren isla da, bertatik etengabe igarotzen baitira gazteak, ongi etorri ugari utziaz.

San Blas eguna ospatu dute hainbat herritan

2014-02-03

San Blas eguna da gaur, eta, tradizioak dioen legez, San Blas opilak izango dira eguneko izarrak. Batez ere Abadiño (Bizkaia), Eibar eta Elgoibar (Gipuzkoa) inguruan ospatzen da festa. Euskal Herriko beste hainbat tokitaraino ere iristen dira gozoki horiek.

EH Bilduk Josu Juaristi proposatu du Europarako hautagai

2014-02-03

Josu Juaristi Gara-ko zuzendari ohia eta Zazpika-ko editorea izango da EH Bilduren proposamena Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako. Hautagai handia dela esan du koalizioak; batetik, kazetaritza ibilbide luzean Europako Batasunari buruz hartu duen formazioarengatik, eta, bestetik, Euskal Herriaz Europan eman dezakeen ezagutza eta ikuspegiagatik.

 
bannerra

bannerra