Skip to main content

Albisteak

Aitziber Sagarminaga presoa aske utzi dute fidantzapean

2014-06-26

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren Bitartekarien kontra urtarrilaren 9an egindako operazioan atxilotu zuten Aitziber Sagarminaga, hainbat abokaturekin batera, eta, orain, kalera ateratzeko aukera eman dio epaileak. Haurdun dago, eta ez zaio asko falta erditzeko. 25.000 euroko bermea jarri dio epaileak espetxetik ateratzeko.
 

Dantzaz konpainiak eta Laboaren doinuek bat egingo dute Lekeition

2014-06-26

Dantzaz Konpainiak "Itsaslaboa. Txoriak: zoroen itsasoa" ikuskizuna eskainiko du Lekeitioko 25. Kale Antzerki Jaialdian. Uztailaren 11 eta 12an izango da. Izurtzako hondartzan Laboaren doinuak erabiliz giro magikoa sortuko dute, Laboa oroituz eta honek itsasoa eta Lekeitiorekin zuen lotura estua gogora ekarriz.

Elkar-ek liburu denda lagunak ekimena jarri du abian

2014-06-26

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izango du Elkar-ek. Nabarmendu dute sektoreko agenteen arteko elkarlana sustatzea dutela helburu. Garai berrietara egokitu beharraz hitz egin dute baina baita euren izatea mantentzeaz ere.

Bizkaiko metalean 4.391 enplegu suntsituko direla salatu du LAB sindikatuak

2014-06-25

Bizkaiko metalgintzako patronalak egindako azken proposamenak 4.391 lanpostu suntsituko dituela salatu du gaur LAB sindikatuak, Metaleko Lantegien Bizkaiko Federazioak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Besteak beste, patronalak prosposatzen dituen neurrien bidez, langile bakoitzaren malgutasuna 250 ordutara luzatu nahi dutela kritikatu du Natale Landa LAB sindikatuko metagintzako ordezkariak.

Prebarikazioa egotzi die EH Bilduk Adif-i eta Espainiako Sustapen Ministerioari

2014-06-25

AHTarentzat eraikitako zubi bat inoiz erabiliko ez zela jakin arren, Adif eta Espainiako Sustapen Ministerioak hau eraikitzeko 11 milioi euro bideratu zituela salatu du EH Bilduk. Bizkaiko Auzitegian jarri dute salaketa eta "prebarikazioa eta funtsak bidegabe erabiltzea" leporatu die.  

Donostiako Aste Nagusiko kartela eta kontzertuak aurkeztu dituzte

2014-06-24

Donostiako Aste Nagusirako hilabete eta erdi gelditzen denean, kartela aurkeztu eta Sagueseko kontzertuen berri eman dute. Besteak beste, Ze Esatek, La Pegatina, We Are Standard, Urtz, Soziedad Alkoholika, Duncan Dhu eta Jah9 arituko dira. Horrekin batera, Su Artifizialen Lehiaketako, Euskal Jaietako eta Estropadetako kartelak ere aurkeztu dituzte.

 
bannerra

bannerra