Skip to main content

Albisteak

Bizkaiko Lau Terdiko Txapelketaren finalen atarian gaude

2015-05-15

Gaur egun, Bizkaian dauden pilotaririk onenak Bizkaiko 4 1/2ko hirugarren Txapelketan nor baino nor ariko dira Derioko frontoian. Finala maiatzaren 17an, igandean, jokatuko dute. Dena dela eta frontoira joateko aukerarik ez baduzue, lasai egon aurrerago Hamaika Telebistan eskainiko ditugulako.

Pasaiako Udalak eta Hamaikak hitzarmena berritu dute

2015-05-05

Pasaiako lau barrutiek presentzia berezia izango dute aurrerantzean ere, Hamaika Telebistan. Hain zuzen ere, Pasaiako Udalak lankidetza hitzarmena berritu du Hamaikarekin. Migel Mari Torrea eta Iñaki Uriak sinatu dute.

Euskararen normalizaziorako plana

2015-04-30

Donostiako Udalak Euskararen Plan Orokorra onartu du 2015-2019 urte bitarterako. Euskararen bilakaeraren indarguneak baliatuz eta ahuleziak zuzenduz, euskara normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko Udalaren hizkuntza politikaren neurri proposamenak jasotzen ditu. Planak Donostiako eragileen parte hartze zuzena izan du. Nerea Txapartegi euskara zuzendariak eman dizkigu xehetasunak.

Bengoetxea eta Untoria, merezitako txapeldunak

2015-04-27

Leitzarrak eta errioxarrak 22-7 irabazi zieten Berasaluze II eta Zubietari. Hasiera orekatu baten ostean erabat nagusitu ziren urdinak, Bengoetxea ikaragarri baten gidaritzapean. Binakako lehen txapela da bi pilotarientzat.

Anaitasuna arnasgune bihurtuko da apirilaren 25ean

2015-04-23

Iruñeko Anaitasuna pabiloian egin du hitzordua Kontseiluak. Euskaraz bizi nahi duten herritarrei eskainitako ekitaldi berezia antolatu dute apirilaren 25erako. Ezberdina izango da, artistikoa. Hori horrela izateko Eneko Olasagasti zinegile eta ekoizlearen laguntza izan dute. Ekitaldiaren xehetasunak, ordea, Maite Indak eskaini dizkigu.

Donostiako merkatari eta ostalariak ere euskaraz

2015-04-23

615 establezimenduk bat egin dute “Donostian ere euskaraz” kanpainarekin. Hain zuzen ere, Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz egitasmoaren bigarren fasean Antigua, Ibaeta, Erdialdea eta Amara auzoetako establezimenduak bisitatu ditu udalak, eta horietatik ia 300 denda zein tabernek bat egin dute. Aurrerantzean baldintzak betetzen dituen edozein establezimenduk aukera du egitasmoan parte hartzeko.

 
bannerra

bannerra