Skip to main content

Albisteak

Euskararen normalizaziorako plana

2015-04-30

Donostiako Udalak Euskararen Plan Orokorra onartu du 2015-2019 urte bitarterako. Euskararen bilakaeraren indarguneak baliatuz eta ahuleziak zuzenduz, euskara normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko Udalaren hizkuntza politikaren neurri proposamenak jasotzen ditu. Planak Donostiako eragileen parte hartze zuzena izan du. Nerea Txapartegi euskara zuzendariak eman dizkigu xehetasunak.

Bengoetxea eta Untoria, merezitako txapeldunak

2015-04-27

Leitzarrak eta errioxarrak 22-7 irabazi zieten Berasaluze II eta Zubietari. Hasiera orekatu baten ostean erabat nagusitu ziren urdinak, Bengoetxea ikaragarri baten gidaritzapean. Binakako lehen txapela da bi pilotarientzat.

Anaitasuna arnasgune bihurtuko da apirilaren 25ean

2015-04-23

Iruñeko Anaitasuna pabiloian egin du hitzordua Kontseiluak. Euskaraz bizi nahi duten herritarrei eskainitako ekitaldi berezia antolatu dute apirilaren 25erako. Ezberdina izango da, artistikoa. Hori horrela izateko Eneko Olasagasti zinegile eta ekoizlearen laguntza izan dute. Ekitaldiaren xehetasunak, ordea, Maite Indak eskaini dizkigu.

Donostiako merkatari eta ostalariak ere euskaraz

2015-04-23

615 establezimenduk bat egin dute “Donostian ere euskaraz” kanpainarekin. Hain zuzen ere, Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz egitasmoaren bigarren fasean Antigua, Ibaeta, Erdialdea eta Amara auzoetako establezimenduak bisitatu ditu udalak, eta horietatik ia 300 denda zein tabernek bat egin dute. Aurrerantzean baldintzak betetzen dituen edozein establezimenduk aukera du egitasmoan parte hartzeko.

Ertzaintzak terrorismo jihadistari aurre egiteko lan ildoak aurkeztu ditu

2015-04-23

Ertzaintzak terrorismo jihadistari aurre egiteko lan ildoak aurkeztu zituen atzo Erandion. Gervasio Gabirondo Ertzaintzako buruak aurreratu zuenez, prebentzioa izango da terrorismo ismalista radikalari aurre egiteko gakoa. Herritarrei mezu zuzena helarazi zien gai hau lasaitasunez hartzeko eta islamismoa praktikatzen duen pertsona oro ez kriminalizatzeko eskatuz. Era berean, Europa mailan islamismo gaiak aztertzen diren foroetan parte hartzeko eskaera zuzena egin zuen Ertzaintzak.

Arrietako azokan sasoiko produktuak izango ditugu zain

2015-03-31

Bizkaiko Arrieta herriak apirilaren bostean berriz ere azoka hartuko du. Bertan sasoian sasoiko produkturik oneneak erosteko aukera izango dugu. Horrez gain giro ezin hobeta ez da faltako.

 
bannerra

bannerra