Skip to main content
bannerra

Albisteak

Hiria kultur ekosistema gisa aztertuko dute Bilbon abiatu den Avignoneko foroan

2014-03-05

Hiria kultur ekosistema da. Baina zerk osatzen du kultur ekosistema bat? Eragile publiko eta pribatuek, erakundeek, espazioek, praktikek, herritarrek, bisitariek… Kezka horien inguruan arituko dira  gaur hasi den Avignoneko Foroan. Lehenengoz egingo da foroa Frantziako Avignon hiritik  kanpora. Hain zuzen, Bilboko Alhondigan izango da kulturaren gaineko pentsalari eta eragileen topaketa gaurtik igandera bitarte.

Txapelpunk taldearen kantu berriak erritmo azkar eta biziz beterik datoz

2014-03-05

Txapelpunk-ek 15 urte beteko ditu Euskal Herriko bazterrak bustitzen Lekeitioko kresalaren laguntzarekin. Taldeak seigarren lana aurkeztu: ' Los mejores de los peores’. Hamalau kantu berri gaur egun gertatzen ari denaren argazkia islatzen dutenak. Bizi dugun egoera politiko eta sozialak bultzatuta bor-bor atera omen zaizkie hitzak.

Europako hiru andretik batek erasoren bat jasan du eta lotsa dela eta ez du salatu

2014-03-05

Martxoaren 8aren atarian emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datu gordinak ezagutarazi ditu Oinarrizko Eskubideen Europako Batasuneko Agentziak. Bost andretik batek jasan du bikotekidearen indarkeria, %5 izan dira bortxatuak eta %55 sexu jazarpena jasandakoak dira. Datu hauek ikerketa mardul baten ondorio dira batasuneko 28 herrialdeetan 42.000 elkarrizketa egin dituzte eta esan bezala egoera gordina azalarazi dute.

 

Soldaten arteko ezberdintasuna izango da martxoaren 8ko ekimenen ardatza

2014-03-04

Gizonek eta emakumeek kobratzen dituzten soldaten arteko desberdintasuna izango da Bilboko Udalak martxoaren 8rako antolatutako ekimenen ardatza. Horrekin batera, Emakumearen egunean, genero indarkeria salatuko dute.

Langabeziak gora egin du otsailean, Nafarroan izan ezik

2014-03-04

Otsailean urtarrilean baino 1.784 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian. EAEn beharginen kopurua igotzen ari den bitartean, Nafarroan jaitsi egin da. Lurralderik kolpatuena Bizkaia izan da, %1,25eko langabezia hazkundearekin. Gipuzkoa berriz, hazkunde apalena izan duen eskualdea izan da. Sektoreka aztertuz gero, industrian behargienen kopuruak behera egin duen bitartean, nekazaritzan eta zerbitzuetan hazi egin da.

Gune Plataformak ohar bidez baloratu ditu Bilboko istiluak

2014-03-03

Horrez gain, arratsaldeko 7etan deituta zegoen mobilizazioa bertan behera utziko duela  jakinarazi du. Azaldu dutenez Lakuak protestaren ibilbidea aldatu eta bete ezinezko zenbait balditza ezarri dizkie antolatzaileei. Hedabideei helarazitako ohoarrean Gunek argi eta garbi azaldu du Plataformak ez duela inolako loturarik Bilbon gertatu diren istiluekin. Ertzaintzak izan duen jokabidea kritikatu du eta gaurko deitutako protesten helburu bakarra Troikak gidatzen duen politika latza salatzea izan dela adierazi du.

 
bannerra

bannerra