Skip to main content
bannerra

Albisteak

Epaiak argudio juridikorik ez duela dio Itxas Aurrek

2014-02-13

Itxas Aurre plataformak, honen abokatuak eta Herri Kontseiluak agerraldia egin dute Igeldon, EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurrean balorazioa egiteko. Oso haserre agertu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren dekretua behin behinean bertan behera utzi dutelako. Juan Landa abokatuak adierazi du epaia hutsala dela, aurreiritzietan oinarritu eta ez duela inongo argudio juridikorik biltzen. Horrenbestez, epaia errekurrituko dutela iragarri du.

Intsumisio mugimenduak 25 urte beteko ditu

2014-02-13

1989ko otsailaren 20an Espainiar Estatuan zenbait gazte soldaduskari uko egiten hasi ziren lehenengoz. Urte hartatik abiatuta, Euskal Herrian Ordezko Gizarte Prestazioa deiturikoari, espainiar ejertzitoari eta orokorrean militarismoari aurre egin zien gazte-mugimendu sendoa sortu zen, desobedientzia zibilean oinarritutako borroka egin zuena. Intsumisio mugimenduak 25 urte beteko ditu aurki. Hori dela eta hainbat ekimen antolatu dituzte Bilbon datozen egunetarako.

ESK sindikatuak langileen konpromiso kolektiboa aldarrikatu du

2014-02-12

ESK sindikatuak Cebek egoitzaren aurrean protesta egin du. Lan erreformaren ondorioz, hitzarmen kolektiboak blokeatuta daudela salatu du. Gainera, patronala xantaia egiten ari dela esan du. Egoera irauli ahal izateko hainbat proposamen jarri ditu mahai gainean ESK sindikatuak.

Ahozko euskal literaturaren GPSa kalean da

2014-02-12

Xabier Payak eginiko Ahozko Euskal Literaturaren Antologia aurkeztu dute gaur Etxepare Institutuan. Payak antologia honen helburua ahozko literaturaren panoramika orokorra egitea dela esan du. Ikerketa mardul honek beste askoren lankidetza izan du. Horien artean, Joxerra Gartziak esan du hutsune handia beteko duela parekorik ez duen lan honek.

Donostiako kontsumo ohituren inguruko ikerketa aurkeztu du Saretuz sareak

2014-02-12

Saretuz sareak eta Donostiako Udalak hiriko kontsumoaren inguruko ikerketa aurkeztu dute. Donostiako kontsumo ohituren inguruko datu kuantitatibo eta kualitatiboak adierazten dira txostenean. Era honetara, aurrerantzean mahai gainean izango dira kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzeko ekintzetarako jarraibideak.

Bilduk eta EAJk urratsa egin dute Donostiako aurrekontuak onartzeko

2014-02-12

Ados jarri dira Bildu eta EAJ, Donostiako aurrekontuak onartzeko. Jeltzaleek aurkeztutako osoko zuzenketa bat onartu dute Udal Gobernuak eta EAJk berak, eta horrela urratsa egin dute 2014ko aurrekontuak onartzeko. Bi alderdiek nabarmendu dute arduraz jokatu dutela, Donostiak aurrekontuak izan ditzan. Azken denboraleak eragindako kalteek eragina izan dute akordioan. Horregatik, gastu arrunta murriztuko dute Izagirrek esan duenez, 1,8 milioi inguru inbertitzeko konponketetan. Ondo bidean, martxo hasierako udalbatzak onartuko dituzte kontuak.

 
bannerra

bannerra