Skip to main content

Albisteak

Europako hiru andretik batek erasoren bat jasan du eta lotsa dela eta ez du salatu

2014-03-05

Martxoaren 8aren atarian emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datu gordinak ezagutarazi ditu Oinarrizko Eskubideen Europako Batasuneko Agentziak. Bost andretik batek jasan du bikotekidearen indarkeria, %5 izan dira bortxatuak eta %55 sexu jazarpena jasandakoak dira. Datu hauek ikerketa mardul baten ondorio dira batasuneko 28 herrialdeetan 42.000 elkarrizketa egin dituzte eta esan bezala egoera gordina azalarazi dute.

 

Soldaten arteko ezberdintasuna izango da martxoaren 8ko ekimenen ardatza

2014-03-04

Gizonek eta emakumeek kobratzen dituzten soldaten arteko desberdintasuna izango da Bilboko Udalak martxoaren 8rako antolatutako ekimenen ardatza. Horrekin batera, Emakumearen egunean, genero indarkeria salatuko dute.

Langabeziak gora egin du otsailean, Nafarroan izan ezik

2014-03-04

Otsailean urtarrilean baino 1.784 langabe gehiago zeuden Hego Euskal Herrian. EAEn beharginen kopurua igotzen ari den bitartean, Nafarroan jaitsi egin da. Lurralderik kolpatuena Bizkaia izan da, %1,25eko langabezia hazkundearekin. Gipuzkoa berriz, hazkunde apalena izan duen eskualdea izan da. Sektoreka aztertuz gero, industrian behargienen kopuruak behera egin duen bitartean, nekazaritzan eta zerbitzuetan hazi egin da.

Gune Plataformak ohar bidez baloratu ditu Bilboko istiluak

2014-03-03

Horrez gain, arratsaldeko 7etan deituta zegoen mobilizazioa bertan behera utziko duela  jakinarazi du. Azaldu dutenez Lakuak protestaren ibilbidea aldatu eta bete ezinezko zenbait balditza ezarri dizkie antolatzaileei. Hedabideei helarazitako ohoarrean Gunek argi eta garbi azaldu du Plataformak ez duela inolako loturarik Bilbon gertatu diren istiluekin. Ertzaintzak izan duen jokabidea kritikatu du eta gaurko deitutako protesten helburu bakarra Troikak gidatzen duen politika latza salatzea izan dela adierazi du.

Politika antisozialak aztertu dituzte EHUko paraninfoan

2014-03-03

Bilbon burutzen ari den foro ekonomikoaren harira Ehu-ko paraninfoan troikak aplikatzen ari den  politika antisozialetan duten erantzukizuna aztertu dituzte. Mertxe Larrañaga ekonomialariak doikuntza politikak izan ditu hizpide eta horiek jendartean izaten ari den eragina. Bizi dugun krisia ez dela berria eta krisia ekonomikoa baino krisi zabalagoa da. Finantzetan hasitako krisiari aurre egiteko aplikatutako neurriak egoera asko aldatu dute.

Mugi txartelaren urtebeteko balorazio ona egin eta erronka berriak iragarri dituzte

2014-03-03

Mugi txartela duela urtebete sortu zen. Ordutik, geroz eta gehiago dira garapen teknologiko honen parte izan nahi duten herriak. Aurtengo erronka nagusia Renfe-ren guztizko batura izango da. Horrek, aldaketa nabaria suposatuko du tarifei dagokienez, hauek nabarmen jaitsiko dira eta. Beraz lehenengo urtearen balorazioa positiboa egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta garraio publikoaren indartzea arrakastatsua izan dela nabarmendu dute.

 
bannerra