Skip to main content
bannerra

Albisteak

Alderdi guztiek Donostiako Udalean euskaraz aritzearen aldeko konpromisoa hartu dute

2014-02-06

Alderdiek bat egin dute Donostiako Udalean "Udalean ere euskaraz" ekimenean. Bertako langileei zuzendutako ekimenak administrazion euskara erabiltzea du helburu. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Nerea Txapartegi euskara arduradunak azaldu dutenez, herritarren eskubidea da nahi duten hizkuntzan artatzea. Besteak beste, konpromiso honen adierazle, datorren otsailaren 21ean mosaiko erraldoi bat egingo dute.

Orduko 120 kilometroko ufadak iragarri dituzte

2014-02-06

Egun hauetako itsaso zakarra atzean utzita, orain kezka nagusiena haizea da. Alerta laranja eman du Euskalmetek orduko 120 kilometroko ufadak egon daitezkeelako. Itsasoa ere arro ibili da gau partean. Olatuek Bermeoko portuko horma zulatuak behin eta berriro pasa eta gainditu zituzten atzo. Dena dela, kalteak ez dira handiak izan. Bestetik, Angeluko hondartzaren parean zatitu zen Luno zamaontziak kostaldean jarraitzen du. Ontzia nola errekuperatu da orain aztertzen ari direna.

 

ADEGIk ekonomia %1 haziko dela aurreikusi du

2014-02-06

ADEGIk ekonomia hobetzeko "zantzu ahulak" daudela esan du. Aurten dauden arriskuak gauzatzen ez badira %1 haziko litzateke ekonomia. Enpresarien konfiantza nabarmen hazi bada ere, galdutakoa berreskuratzeko denbora asko igaro beharko dela aitortu du patronalak. Bestalde, lan harreman eredu berriaren inguruan ez dutela inori banakako baldintzak ezartzeko asmorik azpimarratu du.

EAJ eta CIU elkarrekin aurkeztuko dira Europara

2014-02-05

Euskal irrati publikoak adierazi duenez, EAJ eta CIU atzo bildu ziren Bartzelonan Europako hauteskunde programaren edukiez eta bozetara aurkezteko moduaz hitz egiteko. Bertatik bozetara koalizioan aurkezteko akordioak finkatu ziren. 2009an, haiekin batera aurkeztu ziren Koalizio Kanariarra, Alderdi Andaluzista, Bloc Nacionalista Valencia, Unio Mallorquina eta Unio Menorquina. Aurten ere, EAJ eta CIU beste alderdi batzuekin harrematen daude.

Akordioa lortuta pozik agertu dira eskoletako garraioetako begiraleak

2014-02-05

Eskola garraioko begiraleek atzo iluntzean amaitutzat eman zuten iragan astean hasitako greba mugagabea. Herenegun lortutako akordiorako oinarria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzarretan berretsi ostean hartu zuten erabakia sektoreko 500 langileek. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak oso pozik agertu dira lortutako akordioarekin.

Santa Ageda ere ospatu dute Bilboko kaleetan zehar

2014-02-05

Santa Ageda bezpera kantuz ospatu dute Bilbon ere. Makila eskuan hartuta, euskal koplak kantatu dituzte Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek

 
bannerra

bannerra