Skip to main content

Albisteak

Arrietako nekazal azokan giro ona eta produktu hobeak

2014-04-03

Arrietako Lekukoartu nekazal elkarteak bultzatuta eta Arrietako Udalaren laguntzarekin, hilabetero-hilabetero lehenengo igandean, Nekazal eta Artisautza Azoka  bisitatu ahal izango dugu Bizkaiko herrian. Hilabete honetan, orturako landareak, landare usaindunak, landareen apaingarriak, oliba olioa, hazi karamelatuak, xaboiak, ogia, pastelak eta pasta erosi ahal izango dugu. Eta bertoko produktoreek ortuariak, esnekiak, mermeladak, txakolina, narru lanak eta bitxiak erakutsiko dituzte. Umeek txorien kantak entzuteko eta ezagutzeko ibilaldi txikian parte hartzeko aukera izango dute.
 

GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute Bilbon

2014-04-03

GoiEner Euskadiko energia berriztagarrien lehen kooperatiba aurkeztu dute gaur Bilbon. Azaldu dutenez, gaur egungo politika energetikoan aldaketa eragitea da helburuetako bat.

Uribetxebarria etxean preso sartzeko agindu du Moreno epaileak

2014-04-03

Uribetxebarriak Bergaran deklaratu du gaur goizean eta Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak etxean preso sartzeko agindu du. Epailearen ustez, ihes egiteko arriskua dago. Hori horrela, mediku probetarako soilik atera ahal izango du Uribetxebarriak. Defentsak argudioa aitzakia besterik ez dela eta zentzu juridikorik ez duela salatu du. Helburu politiko eta mediatikoei erantzuten diela. Horregatik, helegitea jarriko dutela iragarri du Ainhoa Baglietto abokatuak.

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu dute ekainaren 14rako Baionan

2014-04-03

"Giza eskubideak, Konponbidea eta Bakea" lelopean, Ipar Euskal Herriko 23 eragilek preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu dute. Ekainaren 14an izango da Baionan. Adierazpena bateratua izan da eta besteak beste Euskal Herrian gatazkaren konponbidearen alde egiten duten herritarrak gero eta gehiago direla nabarmendu dute.

Gure Denda, euskal produktuen erakustokia

2014-04-03

Euskal Herriko marka eta produktuen erakustoki izateko asmoz jaio da Gure Denda online plataforma. Jaio berritan, dagoeneko 30 ekoizletik gora bildu dituzte, era guztietako produktuak eskainiz.

Hego Euskal Herrian %1.2 egin du gora langabeziak

2014-04-02

Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakitera eman duenez %1.2 egin du gora langabeziak Hego Euskal Herrian. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako datuak batuta, 230.572 langile zeuden langabezian martxo amaieran, otsailean baino 1.454 langile gehiago. Herrialdeka, soilik Nafarroan jaitsi da langabe kopurua

 
bannerra

bannerra