Skip to main content
bannerra

Albisteak

Ramon Labaien politikari ohia zendu da

2013-12-16

Pasa den larunbatean hil zen Ramon Labaien politikari ohi eta kulturzalea. 85 urte zituela zendu zen Donostia Ospitalean. Tolosan jaio zen 1928an. Gerra Zibila pairatu zuen, baita erbestea ere. Ikasketak Donostia eta Madril artean egin zituen, eta Franco ostean sartu zen politikagintzan. Donostiako alkate izan zen 1983tik 87ra bitarte, eta Frankismo osteko lehen Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen, Carlos Garaikoetxearen gobernuan. Azken urteetan Independentistak sareko kide izan zen, eta euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu zuen. Gugan bego.

Incoesako langileek bilera eskatu diote Arantza Tapiari

2013-12-11

Incoesako langileek 198. greba eguna dute gaurkoan. Hilabete luze hauetan ugariak izan dira langileek burutu dituzten mobilizazioak eta protestak. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Batzar Nagusien eta beste hainbat erakunde publikoen ateak jo dituzte, afera honetan inplikatu eta dagozkien erantzunkizunak euren gain har ditzaten eskatzeko. Gaur, Eusko Jaurlaritzari zuzendu dioten mezuan, Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuari Euko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen nondik norakoak argitzeko eskatu diote.

EAJk eta PPk akordioa egin dute Bizkaian

2013-12-09

2014ko bizkaiko foru aldundiko aurrekontuen inguruan hitzarmena egin dute jeltzaleek eta popularrek. Gaur goizean sinatuko dute hitzarmena Esther Martinezek PPren izenean eta Lorea Bilbaok EAJrenean . Lorea Bilbaok gogorazi du 2014ko aurrekontuak posible izango direla hiru alderdiren borondateari esker, izan ere lehenengo bizkaiko sozialistekin lortu zuten akordioa.

Gitarren doinuaz dantzatzeko jotak Aiko taldearen eskutik

2013-12-04

Aiko taldeak Soken Dantza deituriko diskoa aurkeztu du. Alvaro Garcia taldeko gitarristak hartzen du protagonismo guztia, berak konposatu eta interpretatu baititu dantzarako 12 doinu soilik gitarra erabiliz.

Tantaz tanta kaleak betez

2013-11-11

"Tantaz tanta"  ekimena aurkeztu zuten larunbatean Gernikan. Tantaz tantak biktima guztien aitorpena eta presoak etxeratzeko bidea aldarrikatuko du urtarrilaren 11n Bilbon. Presoen egoera "bakea lortzeko oztopoa" dela uste dute.

EAEko langabezia datuak oso txarrak direla baieztatu du Sordok

2013-10-24

Unai Sordo CCOOeko Idazkari Nagusiak esan du EAEko langabezia datuak oso kezkagarriak direla eta bestelako politikak aldarrikatu ditu.

 
bannerra

bannerra