Skip to main content

Albisteak

GUREAN GAUR 2017/03/13

2017-03-13
Sandra Barrenetxea torturatzea leporatuta, lau Guardia Zibilen kontrako epaiketa, Mas, Ortega eta Rigauren kontrako ebazpena, Eskoziako bigarren erreferenduma, Athleticen asteburu ezin hobea eta beste, asteleheneko albistegian.
Sara Majarenas Martuteneko espetxera ekartzeko eskatu du Eneko Goia Donostiako alkateak

2017-01-17

Eneko Goia alkateak ama-alabak Donostian elkarrekin egoteko eskaria egingo dio Espetxe Zuzendaritzari. Marian Beitialarrangoitiak (EH Bildu) borondate politiko kontua dela nabarmendu du.

Merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua

2016-10-03

Biribilko, merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua aurkeztu du Bilboko Udalak, Bilbao Dendak, HABE eta Bilboko euskaltegien sarearekin elkarlanean. Bilboko merkataritzan euskararen ezagupena eta erabilera bultzatzea du helburu. Horretarako, merkatarien behar eta ordutegietara egokitutako ikastaroak antolatu dituzte. Urriaren 13ra arte dago zabalik izen-emate epea www.biribilko.com webgunean.

Martxan da Bilboko euskaltegietako matrikulazio kanpaina

2016-08-31

2016-17 ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltegien sareak. "El euskera para todas las personas y para todos los días" lelopean, jendea euskaltegietan euskara ikastera animatu nahi dute, eta, batez ere, euren bizimoduan eguneroko tresna izan dadila. Bilboko Udalak diru-laguntzak eskuratzeko aukera emango die zenbait kolektibori. Euskaltegietako matrikulazioa irailaren 1ean hasiko da.

"Oinak lurrean" jardunaldiak Durangon

2016-06-07

Gaur egungo krisi sistemikoaz hausnartzeko eta dauden alternatiba desberdinak ezagutzeko asmoz, Durangaldeko Merinaldearen Amankomunazgoak "Oinak Lurrean" izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, eskualdeek, lurralde garapenerako erronkak aztertu dituzte.

Liburu eta disko artean ibiltzeko aukera Etxebarrin

2016-04-21

Udaberriarekin batera kultura hamabostaldia izango dute Etxebarrin. Asteburuan euskarazko liburu eta disko azoka izango dute Etxebarriko udaletxeko plazan. 2003an egin zuten estreinakoz. Asteburu osoan zehar hainbat ekimen izango dira liburuen inguruan.

 
bannerra

bannerra