Skip to main content

Albisteak

Ezer ezkutatu gabe idatzi du Iulen Madariagak "Egiari Zor" liburua

2014-05-23

Iulen Madariagak bere autobiografia kaleratu du: "Egiari Zor". Ezer ezkutatu gabe utzi nahi izan du bere azken lekukotasuna. EKIN taldearen sortzaile izan, ostera ETA izango zena, Hego Ameriketan denbora luzea igaro... Bere bizitzan gertatutakoak jaso ditu ahalik eta objektibotasun handienarekin. Helburua, besteak beste, egindako akatsak ez errepikatzea. Aitortu duenez, lasaiago gelditu da liburua idatzi ostean.

Langabeziaren gordinkeriak Bizkaian biztanleen %8 muturreko pobrezian utzi du

2014-05-23

Langabeziaren aurkako borrokan Bizkaiko Langabeen Plataformak kalera atera dira gaur goizean. Europako parlamenturako hauteskundeekin batera mobilizazio kanpaina jarri dute abian pobrezia eta langabeziaren kontra. Egoerari aurre egiteko zeinbat neurri zehatz eskatu dituzte. Besteak beste, Bizkaiko biztanleen  %8 muturreko pobrezian bizi direla salatu dute.

Gabriel Arestiren Harri eta Herri lana irakurri dute 400 bat lagunek Arriagan

2014-05-22

Gabriel Arestiren Harri eta Herri obra klasikoa irakurri dute Bilboko Arriaga Antzokian, Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta, zazpigarren urtez. 400 lagun inguru pasatu dira.

Iaz baino %11,13 errefus gutxiago sortu dute aurten gipuzkoarrek

2014-05-22

Materia organikoari dagokionez, bikoiztu egin dira 2013ko datuak; 2013an, lehen lau hilabeteetan, 3.500 jaso zituzten eta aurten 7.800. Horrez gain, 2014an %35 errefusa gutxiago sortuko dutela aurreratu du Gipuzkoako aldundiak. Bide onetik doaz herritarrak aldundiaren esanetan, eta hala jarraituz gero, 2016an %60 birziklatzera helduko direla uste du.

Mundumira jaialdia Arrasatera bueltatuko da 10 urte beranduago

2014-05-22

10 urte beteko ditu Mundumira jaialdiak, eta 2005ean bezala, Arrasatera bueltatuko da. Aurten hainbat ekimen burutuko dituzte. Horien artean, ekoferia, kontzertuak, haur tailerrak, erakustaldiak, etab. jasoko dituzte herri osoan zehar. Gainera, ateratako ekimen guztiak, ONGetara bideratuko dituzte.

Euskara atzerriko unibertsitateetan erakusteko ikastaroa eskainiko dute EHUk eta Etxeparek

2014-05-22

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak ikastaro berri bat eskainiko dute udazkenetik aurrera. Atzerriko unibertsitate eta goi mailako zentroetan euskara nola irakatsi, hori izango da xedea; euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, alegia.

 
bannerra

bannerra