Skip to main content

Elkarrizketak

Andoni Unzalu: "Fiskalitatea legebiltzarrean adostea gure marra gorrietako bat da"

2013-05-08

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Andoni Unzalu PSE-EEko kidea  izan dugu. Eusko Jaurlaritza eta alderdien arteko akordio eza, torturen inguruan eman diren Europako azken ebazpenak eta Cabacas auzia izan ditugu hizpide.

Bakartxo Tejeria: "Euskadi ez dago Espainiaren egoera berean, hobeto gaude"

2013-02-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Bakartxo Tejeria EAJko kide eta Eusko Legebiltzarreko presidentea izan dugu. Kargu berriaz, bere esperientziaz eta Jaurlaritzak aurrera begira dituen erronkez hitz egin dugu berarekin.

Mertxe Aizpurua: “Gauzak ez dira aldatuko gu kontutan hartu gabe”

2019-12-09
Madrilgo kongresuan hasi berri den legealdian EH Bilduren bozeramaile izango da Mertxe Aizpurua. Llotja de Mar-eko adierazpenaren inguruan bildutako indar soberanistek 29 ordezkari izango dituzte Diputatuen Kongresuan, eta indar horri esker gauzak aldatzeko gakoa izan daitezkeela adierazi digu. Etxera begira jarrita, autogobernu ponentziak izendatutako aditu taldeak egindako lana “iruzur handi bat” izan dela dio, EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosek adostutako proposamenak ez dituelako aintzat hartu batzordean adostutako oinarriak. Are gehiago, “erabakitzeko eskubidea aintzat hartzen ez duen artikulatu batek ez du ezertarako balio, EH Bilduko kidearen esanetan. EAEko aurrekontuak onartzeko Elkarrekin Podemosek Jaurlaritzarekin lortutako akordioari buruz berriz Aizpuruak dio Podemosek azaldu beharko duela zergatik pasa diren orain “duela urtebete gustuko ez zituzten aurrekontu batzuk babestera”
Bizipoza, elkarteen elkartea

2019-11-28
"Gure bizipoza, guztiona" dokumentala ekoitzi du Bizipoza elkarteak. Anabel Arraiza eta Yolanda Fonsecarekin izan gara Euskal Herri osoko elkarteen artean garatu duten egitasmoaz hitz egiteko. Dokumental laburrekin osatu duten webgunea ere aurkeztu du elkarteak.
Maider Likuona: "Facebook-ek nola lortu du hainbeste irabazi hamar urtetan?"

2019-11-06
Maider Likuonari, informatikako ingenaria, elkarrizketa. Sarearen inguruko eta bertako pribatutasunari buruzkoa.
Karmele Ugarte: "Duintasunagatik lurperatu nahi dugu gure osaba dagokion lekuan"

2019-10-31
Frankismoaren biktima bati, Karmele Ugarte, elkarrizketa non bere sendiaren experientziak kontatzen dituen.
 
bannerra

bannerra