Skip to main content

Bereziak

Sareren saio berria Hamaika Telebistan ikusgai

2020-04-24
Sarek, martxoaren amaieran egin zuen bezala, gaur ere saio berezia egingo du sare sozialetan, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko, bisitarik jasotzen ez duten egoera honetan. Arratsaldeko 7etatik aurrera izango da, Sareren Youtube eta facebookeko kanaletatik streaming bidez, edota hamaika telebista eta hamaika.eus-etik jarraitzeko aukera egongo da. 30 minutuko saioa zinez hunkigarria izango da. Itzi Gamero ipuin kontalariak, kultur munduko hainbat aktore eta kideen laguntzaz, salbuespen legediaren eta egungo konfinamendu egoeraren ondorioz preso eta senideek bizi dituzten hainbat egoera jasotzen dituen ipuina irakurriko dute, tartean, Ramon Agirre aktorea. Ondoren Anaiz Funosas bakegileak frantziar estatuan euskal presoek bizi duten egoeraz hitz egingo du, eta Olivier Peter Europar abokatuak Nazio Batuen Erakundeko gomendioen inguruko iritzia ekarriko du. Saioaren ostean, herritarren txanda izango da: leihoak ireki eta hiru aldiz txistu egitera dei egiten zaie, salbuespen legediarekin amaitu behar dela eta etorkizun berri bati leihoak zabaltzeko ordua dela irudikatzeko. Momentua grabatu eta sare sozialetara igotzeko eskatu du Sarek. Hortaz, gaur arratsaldeko 7etatik aurrera Sareren Facebook eta Youtubeko kanaletan eta Hamaikan, bai telebistan, bai web gunean elkartasun hitzordua egongo da, jasanezina den egoera honekin amaitu behar dela munduari erakusteko.
FIFA20 Euskal Ligaren finala eta Bertso Derbia

2020-04-15
Aberri Egunaren baitako programazio berezian, Hamaika Telebistak Gu Ere Bai ekimenak eta Game Erauntsiak antolatutako FIFA20 bideojokoaren lehen Euskal Ligako finala eskaini zuen. Partida Athletic-ek eta Eibarrek jokatu zuten, armaginen garaipenarekin. Ane Urkiri Ansolak eta Beñat Zarrabeitiak narratzaile lanak egin zituzten. Horrekin batera, Alaia Martín, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra eta Onintza Enbeitarekin, Bertso Derbiaz gozatzeko aukera izan genuen.
Birusaren mutazioak

2020-04-07
COVID-19aren izurria argitzen 7. atala. Apirilak 7, asteartea Birusaren mutazioak Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.
Pandemiaren metaforak

2020-04-06
COVID-19aren izurria argitzen 6. atala. Apirilak 6, astelehena Pandemiaren metaforak Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?
Emakumeak zaurgarriago

2020-04-02
COVID-19aren izurria argitzen 4. atala. Apirilak 2, osteguna Emakumeak zaurgarriago Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu- eta genero-arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak.
Adin guztietakoak infekta daitezke

2020-04-01
COVID-19aren izurria argitzen Elhuyarren informazio-pilulak, Ana Galarraga Aiestaranekin 3. atala. Apirilak 1, asteazkena Adin guztietakoak infekta daitezke Adinekoak dira gehien kolpatu dituenak gaitzak, baina fokua soilik eurengan jartzeak desitxuratu dezake argazkia, gazteei eragiten ez diela pentsatzeak ekarri du asintomatikoek beste pertsona batzuk ere kutsatzea.
 
bannerra