Skip to main content

Bereziak

Ez Dok Iru, euskal kantutegiaren iruditegi kolektiboan ironiaren bitartez

2017-12-11

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Tartean teatroaren eskutik, hainbat areto bete dituzte Ez Dok Iru obrari esker. Bertan, azken hamarkadetako euskal kantutegiari modu zorrotz eta ironikoan erreparatzen diote. Orain, Telleriak, Elkar argitaletxearen eskutik, liburua kaleratu du. Durangoko Azokan berarekin mintzatzeko aukera izan dugu.

Jasone Osororen eskularru beltzak

2017-12-11

Durangoko Azokan, Elkar argitaletxearen postuan, Jasone Osoro idazle gipuzkoarrarekin egoteko aukera izan genuen. Bertan, aurten kaleratu duen "Eskularru beltzak" liburuaren inguruan aritu ginen.

Martxoaren 2an estreinatuko dute Errementari filma

2017-12-11

Paul Urkijok zuzendutako luze-metraila martxoaren 2an iritsiko da zinemetara. Alex de la Iglesia izango du ekoizle lanetan eta euskal aktore ezagunak agertuko dira bertan: Kandido Uranga, Iñigo de la Iglesia, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Ramon Agirre, Gorka Aginagalde edo Maite Bastos beste askoren artean. Durangoko Azokan, Irudienean, filmaren ingurukoak ezagutzeko beta izan genuen.

AZOKATB: Sormenaren diziplina ezberdinak lotzen diren plaza erraldoia

2017-12-09

Aurrera jarraitzen du Landako guneko bizitza etengabeak. Sormenaren luraldean, musikak, literaturak eta arte eszenikoek eskua ematen dute. Horiek horrela, gaurko saioan, besteak beste, Berri Txarrak taldearen zuzenekoa Ahotsenean, Errementari filmaren ingurukoak,  Eneko Sagardoyren adierazpenak, Jasone Osororen liburua edo Patxo Telleriarekin "Ez dok hiru" obraren inguruan aritu gara. Koldo Otamendi lankidea musikari ezberdinekin egon da.

AZOKATB: Eguraldi txarrari aurre eginez, Durango milaka lagunen aterpe kulturala izan da Landako

2017-12-08

Sormenaren lurralde honen hirugarren egunean, milaka lagun bertaratu dira Landakora. Musikari dagokionez, Glaukomako Juantxo Arakama, Txapelpunk-eko Iñigito, Hesianeko Fran eta Zuriñe edo Huntzako Josune Arakistainekin egon da Koldo Otamendi. Bestalde, Beñat Zarrabeitia  Anjel Lertxundi idazlea, Igor Meltxor kazetaria edo Ahotseneako koordinatzailearekin egon da. Bestalde, GARA eta BERRIA egunkariko postuetan elkartu gara, Asier Iñigo eta Ane Fernandezekin.

AZOKATB: Mugarik gabeko ikasleak sortzaileen lurraldea animatzen

2017-12-07

Egun intentsua Durangon, ikasle eta gazte ugariren etorrerak dinamismo berezia eskaini dio gaurkoari. Hamaika Telebistan, protagonista ezberdinekin, Landakora hurbildu diren herritarrak, Bas(h)oan proiektuko Joseba Irazoki, Beñat eta Julen Achiary, Berri Txarrak taldea eta bere "Infrasoinuak", Izaro Andres, Maider Zabalegi edo bart Plateruena Kafe Antzokian jo zuten Governors arrasatearrak.