Skip to main content
bannerra

Bereziak

Sormenetik bizitzea posible ote da?

2018-12-08
Durangoko Azokako areto nagusian, Gogoetaren Plaza gisa definitutakoan, Ander Lipusek eta Maialen Errotabeherek artisten bizitzen inguruan mintzatu dira, sorkuntzaren bidez ogibidea eraikitzeaz hain zuzen ere. Eurekin batera, Maia Muruaga gidari lanetan aritu da.
Guraso eta sortzaile izatearen binomioa aztergai Landakon

2018-12-08
Katixa Agirrek kaleratu berri duen "Amek ez dute" liburutik abiatuta, Durangoko Azokaren Gogoetaren Plazan, guraso eta sortzaile izateak eragiten dituen egoerak izan zituzten hizpide. Josu Goikoetxeak gidatuta, Agirre bera, Birkit eta Dani Fanoren parte hartzearekin.
Txikipedia aurkeztu dute Durangoko Azokan, gaztetxoei zuzendutako euskarazko entziklopedia

2018-12-07
Durangoko Azokaren hirugarren egunean, Txikipedia proiektua aurkeztu dute Kabia esparruan. 8 eta 13 urte bitarteko umeei zuzendutako euskarazko entziklopedia da eta modu ulergarrian hainbat arlotako ezagutzak zabaltzeko helburua dauka, beti ere, euskaraz baliatuta. Hasiera fasean badago oraindik ere, webguneak jasotzen dituen bisita kopuruak gora egiten du egunetik egunera. Horretaz gain, aukera izan dugu sortzaile gehiagorekin egoteko eta gertutik ezagutzeko azokara ekarri dituzten lanak.
GOGOETAREN PLAZA SOLASALDIA KAZETARITZA ETA SORKUNTZAZ

2018-12-07
Gogoetaren plaza solasaldia - Garbiñe Ubeda eta Sustrai Colina Gidaria: Nekane Zinkunegi
Durangoko Azokako sormen bekan euskal rol jokoaren "harrikada" saritu dute

2018-12-06
Durangoko Azokaren bigarren egunean jakinarazi dute lehen sormen bekaren irabazlea zein proiektu izan den. Euskarazko rol joko baten proiektua saritu dute, ATOPIArpg izenekoa, eta Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztutakoa. 15.000 euro jaso ditu talde horrek eta urtebete izango dute bertako kideek proiektua garatu eta 2019ko Durangoko Azokan aurkezteko. Aurtengo berrikuntza horri erreparatzeaz gain, hainbat euskal sortzaileren adierazpenak eta azokara hurbildutako herritarren hitzak jaso ditugu.
GOGOETAREN PLAZA - Benito Lertxundi

2018-12-06
GOGOETAREN PLAZA SOLASALDIA - Benito Lertxundi Gidaria: Lander Arretxea
 
bannerra

bannerra