Skip to main content

Bereziak

Ibilaldia | Gernikako festa bertatik bertara bizi genuen!

2014-06-02

Ekainaren 1ean, Gernikan ospatu zen Ibilaldia festa bertatik bertara jaso genuen Hamaika telebistan. Hasierako ekitaldiarekin batera, giroa bere osotasunean bizi izan genuen. Ikasle eta irakasle ohiekin izan ginen, musika talde diferenteekin, ohikoa den sari banaketan, ... Hauxe duzue, "euskararen bihozfera".

Gorantz Go Go! | Balmasedako Euskal Eskola Publikoaren festa

2014-06-02

Euskal Eskola Publikoaren aldarria Balmasedan entzun zen ekainaren 1ean. "Gorantz Go Go!" lelopean, festa polita osatu zuten Bizkaiko herrian. Ohiko ekitaldiaz gain, egunean zehar topatu genituen proposamenen bilduma ere egin genuen.

Gorantz Go Go! | Kultur proposamen diferenteak

2014-06-02

Askorako eman zuen Balmasedako Euskal Eskola Publikoaren aldeko festak. Kultur proposamenei dagokienez, pailazo zein musikarien artean ibili ginen. Puski eta Txurruski pailazoen emanaldia ikusi eta beraiekin hitz egiteko parada izan genuen. Baita Vendetta taldearekin ere.

Ibilaldia | Euskalkien alde lan egin duten elkarteak omendu dituzte

2014-06-02

Euskalkiek duten garrantzia aitortu die aurtengo Ibilaldiak. Dagokien estatusa eta lekua aitortzea eskatu dute omenduetako askok. Eurekin izan gara.

Ibilaldia | Ikastolentzako finantziazio sistema egokia eskatu dute

2014-06-02

Aurtengo Ibilaldian, Gernikan, ikastolen beharrak asetzeko eta euren proiektuak aurrera ateratzeko finantziazio sistema baten aldeko aldarrikapena egin zuten atzo, irekiera ekitaldian. LOMCEri aurre egitea eskatu zioten ere Eusko Jaurlaritzari.

Aurpegi ezagun asko izan dira Euskal Eskola Publikoaren jaian

2014-06-01

Balmasedan egin duten Euskal Eskola Publikoaren jaian aurpegi ezagun asko ikusteko aukera izan dugu. Bertan izan dira besteak beste; Maribi Ugarteburu Sortuko kidea, Andoni Ortuzar EBBko Presidentea, Rebeka Ubeda Aralar alderdiko kidea, Isabel Celaa PSEko kidea, Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia edota Ana Perez STEE-EILASeko kidea. Euren iritziak jaso ditugu.

 
bannerra