Skip to main content

Bereziak

Atearen Bestaldetik: "Hemen, tortura, urte luzez eman den bortxa instituzionala izan da"

2018-02-13

???? 22:35ean #AtearenBestaldetik saio berezian #Tortura hizpide, Iñaki Uria, Miren Azkarate, Eneko Compains, Sandra Barrenetxea, Amaia Izko edo Iñaki Egañaren hitzekin. Hortaz gain, memoria, testigantzak eta Joxe Arregi eta Ion Arretxe gogoan. Ez galdu, hamaika.eus-en 

 

 

Iñ????

Ostegun gizenarekin batera, Inauteriek eztanda egin dute Tolosan

2018-02-08

Urtero legez, ehunka herritar mozorrotu dira Tolosan ostegun gizenarekin batera. Herriak beste kolore bat hartu eta datozen egunetan jaiak ez du etenik izango. Umorea, ironia eta sormena bidelagun izango dute, mozorrotzerako orduan zein karrozak antolatzean. Hamaika Telebistak, zuzeneko saioa eskaini du 28Kanalarekin batera.

Bilbon, Kopla Txikien Lehiaketa

2018-02-05

Bilboko Konpartsak-ek antolatuta, Kafe Antzokian, urtero legez, Kopla Txikien Lehiaketa ospatu zuten. Bertan, konpartsetako kideek, ironia eta umorea erabili zituzten hiriarekin lotutako hainbat gai kopla barregarrietan bilakatzeko.

AURRERAPENA: Zama doinuz arindu ekitaldia

2018-01-25

Etxarrin, euskal presoen eskubideen alde, Zama Doinuz Arindu ekitaldia antolatu zuten. Igandean, urtarrilak 28, 22:00etatik aurrera, Hamaika Telebistan ikusgai: Ines Osinaga, Kutxi Romero, Niko Etxart, Mikel Urdangarin, Alex Sardui eta Haimar Arejita, Irati Lasa, Petti, Jurgi Ekiza... Musika eta elkartasuna elkarlotuz! #11gaur #11Eskubide #11Kultura

Euskal Errepublika irudikatu eta gorpuzteko mahai ingurua

2018-01-18

Zergatik ez? Antiguako Euskal Errepublikaren aldeko mugimenduak antolatuta, mahai ingurua osatu zuten DOKAn: Jendartea, erakundeak eta
desobedientzia izenburupean Mario Zubiaga, Urtza Alkorta eta Larraitz Ugarte eztabaidan aritu ziren eta Unai Apaolazak moderatzaile lanak egin zituen.

AZOKATB: Sormenaren lurraldeak fisikoki ateak itxi ditu, sorkuntzak bere bidea jarraituko du

2017-12-11

Amaitu da aurtengo Durangoko Azoka, intentsitate handiko bost egun izan dira eta 110000 lagun inguru Landakotik igaro dira. Sortzaileek irakurle, ikusle edo entzuleekin egoteko aukera izan dute eta Durangon indarrak bildu ostean, uneoro ekoizpen eta lan berriak garatzeko aukera izango dute baita taularatu edo aurkeztu ere.