Skip to main content

Politika

Ustelkeriaren aurka milaka lagun atera ziren kalera Iruñean

2014-02-24

Asteburuan Iruñean egin den Kontuz-ek antolatutako manifestazioan 35.000 pertsonek hartu dute parte. "Ustelkeriarik ez! Eman hitza herriari" lelopean, ustelkeria gaitzetsi, ardurak eskatu eta hauteskundeak aurreratzeko deia luzatu dute. Prozesu hau hasi besterik ez dela egin iragarri dute.

Berria, Gara eta Deiako zuzendarien balorazioa ETAren desarme hasieraz

2014-02-21

ETAk desarmea abian jarri ondotik, Berria, Gara eta Deia egunkarietako zuzendariekin izan gara. Horrela, Martxelo Otamendi, Iñaki Soto eta Bingen Zupiriaren balorazioa jaso dugu.

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio

2014-02-21

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez ETAk armategia indargabetzeari ekin dio. Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa.

EAJk eta PSE-EEk bat egin dute autogobernuaren inguruko lantaldea eratzeko

2014-02-20

EAJk eta PSE-EEk bat egingo dute Eusko Legebiltzarrean autogobernuaren inguruko lantaldea eratzeko. EAJk azken unean erabaki du EH Bildurekin adostuta zeukan testua albo batera utzi eta beste proposamen bat hitzartzea sozialistekin. Pernardo Barrenak gogor kritikatu du EAJren azken uneko aldaketa hori. Adierazi duenez, ez da inondik ere ulertzen EAJk erabakitzeko eskubidearen kontrako posizioa agertu duen alderdi politiko batekin akordioa egitea EH Bildurekin akordioa apurtzen duen bitartean.

 

Idoia Nieves izango da ikerketa batzordean azalpenak ematen lehena

2014-02-18

Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilariaren kontra eginiko salaketa aztertuko duen batzordea osatu dute Nafarroako Parlamentuan. Bertan azalpenak ematen lehena Idoia Nieves izango da. Ostiralean egingo du. Lourdes Goikoetxeak berrriz astelehenean emango ditu azalpenak eta Yolanda Barcinak, asteartean hitz egingo du batzordean. Horrez gain ikerketa batzordeko presidentea Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramailea izango dela erabaki dute gaur.

Armagabetze zurrumurruen aurrean zuhurtzia eskatu du Lokarrik

2014-02-18

Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak aste honetan bertan Euskal Herrira egingo duen bisitaren aurrean, ugaritzen ari dira ETAren balizko desarme baten inguruko zurrumurruak. Egiaztatzaileak ostiralean datoz Euskal Herrira, eta, hainbat iturriren arabera, orduan eman lezakete ETAren keinuaren berri. Lokarrik zuhurtziaz jokatzeko eskatu du.

 
bannerra

bannerra