Skip to main content

Politika

PSE-EEk instituzioen bikoizketa saihesteko proposamena aurkeztuko du

2014-02-12

Euskadiko Sozialistek bihar Eusko Jaurlaritzan eta hiru lurraldetako Batzar Nagusietan legez besteko proposamena aurkeztuko dute, instituzioek dituzten bikoizketak ekiditeko. Idoia Mendiak gogorazi du sozialistak aspaldi dabiltzala lanean bikoizketak eman ez daitezen. Esaterako, irailean EAJrekin sinatutako akordioan gai honek garrantzia handia zuela azaldu du. Sozialistek ez dute ulertzen nola egon daitezkeen 200 enpresa publiko esparru berdinean lanean. Mendiarentzat ulertezina da A-8 autopista bi enpresa desberdinek kudeatzea.

Arkaitz Bellon espetxe politika krudelak hil zuela adierazi dute senide eta lagunek

2014-02-11

Arkaitz Bellon senide eta lagunek agerraldia egin dute gaur Elorrioko Arriola antzokian gertatutakoaren inguruan argi pixka bat jartzeko asmoz. Miren Arana familiako konfiantzazko medikuak  hartu du hitza eta autopsiak eta konfiantzazko medikuek, bertako forentseekin batera burutuko azterketetan jasotako ondorioetan bat egiten dute. Medikuek, espetxean bizi izan duen egoerarekin lotu dute heriotza. "Espetxeko bizi-baldintzek ez dute sekula presoaren osasunaren alde egiten".

Brian Currin, Pierre Hazan eta Aaro Suonio izango dira Bake Forumean

2014-02-10

Currin abokatua eta bake prozesuetan aditua da, Hazan nazioarteko justizian aditua, eta  Suonio Ipar Irlandako Desarmatze Batzordeko Kabinete burua. Hirurak Baionan izango dira martxoaren 1ean bertan egingo den Bake Forumean.

Bizikidetza bultzatuko duen prozesua sustatu nahi du Baketik-ek

2014-02-06

Nabarmendu du gizartearen gehiengoak onartzen duela garaia aldatu dela, baina jarrrera zaharrak topatzen direla edonon. Baketik-en ustez, giza duintasunarekin, biktima guztienganako enpatiarekin, eskuzabaltasunarekin, espetxe legediaren etikarekin eta aldebakartasunarekin hartu behar dira konpromisoak.

Zabaletak eta Urkulluk Espainiako Gobernuaren inmobilismoa salatu dute

2014-02-05

ETAren armagabetzean parte hartzeari uko egiteagatik arduragabe izatea egotzi dio Patxi Zabaletak Espainiako Gobernuari. Antzeko adierazpenak egin ditu Iñigo Urkulluk ere. ETAk indarkeria utzi zuenetik bi urte  igaro direnean, ezer aldatu izan ez balitz bezala ari diren sektoreak kritikatu ditu lehendakariak.

Gazteek jasandako indarkeria soilik frogatu dela dio Manzisidor abokatuak

2014-02-04

Gaur izan dute 6/11 sumarioko auziperatuek azken epaiketa eguna. Ostegunean defentsak absoluzioa eskatu ostean, Kepa Manzisidor abokatuak argudioekin jarrai du. Gazteen aurkako frogek banan-banan balioa galdu duten heinean, frogatu den bakarra gazteek jasandako indarkeria izan dela azpimarratu du.

 
bannerra

bannerra